2014(e)ko maiatzaren 15(a), osteguna

Zahartzaroa: labur-labur

Zahartzaroa aho artean asko darabilkigun hitza da, baina komenigarria da gogoratzea bi zahartzaro mota daudela (Varela eta Alonso, 2009): lehen mailakoa edo intrintsekoa/fisiologikoa eta bigarren mailakoa (estrintsekoa) den patologikoa.

Halaber, zahartzaro eugerikoa dugula esaten da garrantzia handiegirik ematen ez diogunean eta osasunez ondo gabiltzanean, eta patogerikoa, ordea, beherakada sumatzen dugunean; bai fisikoki, bai mentalki.
Honen harira dator usual aging eta succesful aging kontzeptuen erabilera, zeintzuk adinarekin bat datorren eta adin beretsukoez oso gaindiz dagoen egoera fisikoari buruz hitz egiten duten, hurrenez hurren.

Endekatze prozesu hau 30 urterekin hasten da, eta heriotzararte jarraituko du, erritmo eta modu ezberdinean. Intrintsekoa da, kaltegarria denez peletereoa, progresiboa eta unibertsala, hau da, salbuespenik gabe denok zahartzen gara (Varela eta Alonso, 2009)


Gure gorputzaren endekatzea dakarren gertaera saihestezin hau azaltzeko teoria ezberdinak daude, determinista (geneek erabakitzen dute soilik), estokastikoa (geneak + ingurua), ebolutiboa (Darwinekin bat datorrena), integratzailea (hainbat teoria uztartuz sortu dena), inmuno sistemaren ondorioa (honen funtzionamendua zer nolakoa izan den) eta bizitza-estiloarena, hain zuzen ere.

Bizi itxaropena hamarreko batzuk dituen zenbaki bat den arren, batezbesteko baten emaitza da, pertsona bakoitzak ezberdin irauten duelarik. Ezberdintasun hau ez da ausaz eratzen, genetika %25ean eta bizimoduak %75ean eragiten baitute, bien arteko emaitza den osasunak bizitzaren luzapena erabakiz. Horregatik, funtsezkoa da Zahartzaro Aktiboa deritzona aurrera eramatea, hau da, ohitura osasuntsuekin batera mota askotako (fisikoa, kognitiboa eta soziala) ariketekin batera gauzatutako bizimodua (Varela eta Alonso, 2009)

Bibliografia


VARELA G y ALONSO E. Retos de la nutrición el siglo XXI ante el envejecimiento poblacional [linean]. [Madrid]: Universidad CEU San Pablo, 2009. [Kontsulta: 2012-05-12]. http://www.institutotomaspascual.es/publicacionesactividad/ebook/Libro_Envejecimiento_sXXI/index.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina