2014(e)ko maiatzaren 8(a), osteguna

Norberaren egoera neurtzeko zenbait azterketa (IV): Yesavage

Aurrekoa

Sarrera zaharrago batean, depresioari buruz aritu ginen, baita honek eguneroko bizitzan dakartzan ondorioei buruz ere. Hauen artean daude, jakina, erorketak.
Kontzienteak garenez buruko osasunak duen garrantzia, gure ariketa fisikoko programak gure partaideen aldartean duen eragina aztertzen saiatzen gabiltza hainbat ikerketen bidez. Horretarako, Yesavage eskala erabiltzen dugu.

Yesavage eskala, The Geriatric Depression Scale izenez ere ezagutua, etxeetan, ospitaleetan eta komunitateetan bizi diren asdinekoen artean depresioa antzemateko erabiltzen da RACGP, s.d.). Auto-ebaluazio tresna bat da eta 30 item dauzka. Eskala hau Yesavage eta enparauek diseinatu zuten 1982. urtean (Yesavage, Brink, Rose et al., 1982).
Ebaluazio hau gaixo adinekoei aplikatzen da eta ardatza, ezinegon fisikoak baino gehiago, aldartea da (Nova, 2012).

Test honen bertsio laburtuak 15 baiezko/ezezko galdera ditu eta hamabost bat minututan bukatu daiteke. Dena den, kontuan hartu behar da laguntzarako lan-tresna besterik ez dela, beraz, beste eskala batzuekin batera erabiltzea komeni da, emaitza positiboak izan baititzake depresioa izan gabe. Edonola ere, 5az gaindiko emaitza batek depresioa baieztatuko liguke. 
 

Esteka: eskala

Bibliografia


NOVA, M. La Escala de Depresión Geriátrica de Yesavage [linean]. Hipocampo, 2012ko azaroak 8a. [Kontsulta: 2014-09-04]


Yesavage JA, Brink TL, Rose TL, et al. Development and validation of a geriatric depression screening scale: a preliminary report. J Psychiatr Res. 1982-83;17(1):37-49.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina