2014(e)ko maiatzaren 8(a), osteguna

Aldaken apurketen inguruan

Espainiako Erregearen ebakuntzen gastua azalera atera zenean, zalaparta handi xamarra egon zen gizartean, eta nola ez, gure Programako partaideen artean.

Askotan esan dugu aldakak apurtzea oso arriskutsua dela, eta erorikoek ez dutela apurketa horiek saihesten laguntzen, izan ere, apurketen %90a erorikoengatik da (CDC, s.d.); aldez erortzen garenean, batik bat. Adinekoengan dexente jaitsi da aldaka apurtuen kopurua, baina oraindik ere ezezaguna da arrazoia.

Apurtutako aldaka batek, bataz beste 19000 $ inguru balio du, eta ez da harritzekoa ikusirik pertsona horien bostena urtera hiltzen dela (CDC, s.d.), laurdenak urte bete pasatzen duela ospitalean, batez beste aste beteko ospitaleratzea izaten dela errehabilitazioa kontuan hartu gabe, urte baten ostean herenak soilik berreskuratzen duela lehengo gaitasuna eta abar luze bat.

Halaber, aldaka apurtu ahal izateko emakumeek arrisku handiago izan ohi dute, hezurrak ahulagoak baitituzte. Osteoporosia ere hezur ahulekin lotuta dagoenez, osteoporosia dutenek aldaka gehiago apurtzen dituzte.


Bi gaitzak saihesteko ez gara urrutiegi joan behar eta ez dezazuela pentsa miraririk egin behar denik, izan ere, orain arte aipatutako irtenbideekin nahikoa baita, hau da, ariketa fisikoa, gorputza ondo zaintzea eta erorketen prebentzioa.

Bibliografia

CENTER FOR DISEASE CONTROL – CDC. Hip Fractures Among Older Adults

[linean]. [Atlanta, AEB]: CDC. S.d. [Kontsulta: 2012ko maiatzak 23a] http://www.cdc.gov/HomeandRecreationalSafety/Falls/adulthipfx.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina