Hurrengoa
Adinekoen egoera behatzen duten azterketa ugari daude, baina denak zehaztasun eta egokitasun ezak sor ditzakeen zalantzen menpe bizi dira. Gure gaiari dagokionez, hau da, adinekoen erorketak, espreski pausuak eta oreka aztertzen diren frogak behar dira.
Adinekoen egoera behatzen duten azterketa ugari daude, baina denak zehaztasun eta egokitasun ezak sor ditzakeen zalantzen menpe bizi dira. Gure gaiari dagokionez, hau da, adinekoen erorketak, espreski pausuak eta oreka aztertzen diren frogak behar dira.
Horietako
bat POMA delakoa da (Salvá, Bolibar, Lucas et
Rojano-Luque, 2005), zeinek 13 aldagai dituen oreka
eta jarrera fisikoa ondo aztertzeko. Halaber, ibileraren ezaugarriak
behatzen dituen beste 12 aldagai ditu.
Tinetti
testa adinekoen mugikortasuna, oreka eta ibilera aztertzeko eta
erorketak aurreikusteko gomendatua eta erabilia izan da. Bertsio
ezberdinak daude eta ikerketa sistematiko batek 37 argitarapen
ezberdin topatu zituen, frogaren beraren eraginkortasuna ezbaian
jarriz (KÖPKE et MEYER, 2006)
Adibidez,
gure Tinetti Test moldatuak, hau ere klinikoki
baieztatuta, 16 eta 12 item ditu, hurrenez hurren.
Azterketa
Yale Universityko Mary Tinettik argitaratu zuen, helduen artean
ibilera eta oreka lantzeko. Beraien osasun egoera aztertzeaz gain,
oso test baliagarria da erorketak aurreikusteko, egia esan, oraintxe
bertan dagoen hoberena, Timed Up and Go, ‘Hanka baten gainean
eutsi’ eta irismen funtzionalaren gainetik. PHYSIO-PEDIA, s.d
Esan
bezala, izen asko ditu, besteak beste, Tinetti
Gait and Balance Examination, Tinetti’s Mobility Test, Tinetti
Balance Test Wikipedia (n.d.). 2014
eta Performance-Oriented Mobility Assessment (POMA). (physio-pedia,
s.d.)
POMA
delakoa hautemandako osasuna jakiteko baliabide ona da, osasuna eta
eguneroko ekintzak egiteko gaitasuna zuzenki eta sedentarismoa, adina
eta erorketak alderantziz erlazionatuta
daudelarik (Salvá, Bolibar, Lucas et
Rojano-Luque, 2005).
Ikerketa
berdinean ondorioztatutako beste esaldi
argigarri bat dago, dena den: ariketa fisiko espezifikoak emaitzak
asko hobetzen ditu. Beraz, Erorketak ekiditeko Programek duten ardura
indartu besterik ez dute egiten.
Prozedura hauxe da PHYSIO-PEDIA, s.d
- heldulekurik gabeko aulki batean eseri beharko da pertsona, eta altxatzeko eskatuko zaio, baita hor geldi mantentzeko ere. 360 graduko bira emango du eta berriro eseriko da. Froga hau egiten duen bitartean, pertsona horren segurtasunari so egingo diogu, gorputzaren irmotasunari, …
- Ondoren, abiadura normalean metro batzuk ibili beharko da eta honen ostean atzeraka ibiltzen hasiko da, ‘azkar baina ziur’ abiadura batean. Honen ondoren, berriro ere eseri beharko da,.
Bibliografia
KÖPKE,
Sascha et MEYER, Gabriele. "
The
Tinetti test".
Zeitschrift
für Gerontologie und Geriatrie
[linean].
2006ko abuztua. 39. bolumena, 4. zenbakia, 288-291 orr.. [Kontsulta:
2014ko martxoak 23a].
http://link.springer.com/article/10.1007%2Fs00391-006-0398-y
PHYSIO-PEDIA..
Tinetti
test [linean].
s.d. [Kontsulta: 2012-05-07].
http://www.physio-pedia.com/Tinetti_test
SALVÁ, A.; BOLIBAR, I.; LUCAS, R. ET ROJANO-LUQUE, X.. " Utilización del POMA en nuestro medio para la valoración del equilibrio y la marcha en una población de personas mayores residentes en la comunidad". Elsevier [linean]. 2005eko azaroa. 40. bolumena, 5. [Kontsulta: 2012ko maiatzak 23a].
http://zl.elsevier.es/es/revista/revista-espanola-geriatria-gerontologia-124/utilizacion-poma-nuestro-medio-valoracion-equilibrio-marcha-13081276-originales-2005
Tinetti
test. (n.d.) Wikipedian. 2014ko martxoaren 24an berreskuratua,
http://en.wikipedia.org/wiki/Tinetti_test
helbidetik hartua.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina