2014(e)ko maiatzaren 8(a), osteguna

Ariketa fisikoa: ez edozer, ez edonola

Hurrengo sarrera motz honetan, gure ariketa fisikoko programa zehazteko pare bat zertzelada azalduko dizkizuegu, betiere Dawn Skeltonen bi artikulu hizpide hartuta.

Normala denez, gure programak hobetu nahi ditugu, eta ibiliaren ibilian gure ezagutza handitzen doa. Adibidez, komenigarria da oreka landu nahi duen programa batek gutxienez hiru hilabetean zehar astean hiru egun lan egitea (Skelton, 2011a).

Bestalde, asko erabiltzen diren baliabideak badira ere, txirrindularitzak eta ibiltzeak ez dute oreka hobetzen bere kasa. Oreka hobetzeko egin behar dena arrisku mugatua duten ariketa erregularrak programatu eta maiztasunez egitea..

Beste ariketa batzuen eragina ikusiko dugu orain. Ibilera, koordinazioa eta funtzionalitatea lantzen dituzten ariketek Up and Go testeko emaitzak, hanka batean dugun oreka , ibilera eta Berg azterketa hobetzen dituzte. Indarra lantzeko ariketek, berriz, Up and Go-a, oreka eta abiadura; hiru dimentsiotan egindako ariketek, adibidez, dantzak eta tai-chiak, berriz, Up and Goa, oreka eta Berg eskala.
Honekin ikus liteke, honenbestez, guk ariketa bat aukeratzen dugunean, ondorio ezberdinak dituela eta horregatik, bi aldiz pentsatu beharko da ariketa baten aldeko hautua egin aurretik.


Halaber, eta aurreko artikulu batzuetan esan bezala, ariketa fisikoak espezifikoa izan behar du, eta gainera, ikasleen interesak eta kezkak ase behar ditu.
Edonola ere, ariketa fisikoa egin aurretik ikasleen ezaugarriak aztertu behar dira, baita mugak ere, eta behin hori eginda, programa diseinatzeko moduan gara (Skelton, 2011b).

Horretaz gain, ikasleen ariketa fisikoaren maila zen den, jarrera, garraioa, osasuna eta gaitasun funtzionala ere kontuan hartu beharko ditugu.

Bibliografia

SKELTON, D Exercise to improve balance in older people – updated Cochrane Review [linean]. Profane, 2011ko abenduaren 1a (a). [Kontsulta: 2012-09-08]. http://profane.co/2011/12/01/exercise-to-improve-balance-in-older-people-updated-cochrane-review/

SKELTON, D. Pre-exercise Assessment [linean]. Profane, 2011ko uztailaren 4a.(b) [Kontsulta: 2012-09-08]. http://profane.co/2011/07/04/pre-exercise-assessment/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina