2014(e)ko maiatzaren 8(a), osteguna

Erorketak eta behar bereziak

Ez da berdina 65 urte baditugu edo 87; ez da berdin osteoporosia badugu edo Parkinsona; eta ez da berdin ezintasun fisikoren bat badugu edo ezintasun intelektualen bat. Horiek denak oso kontutan hartzeko faktoreak dira erorketak ekiditeko eskuhartzea diseinatzerako orduan. Gaurkoan, hain zuzen ere, ezintasun intelektualek erortzeko dituzten arriskuak aipatuko ditugu.

Egia esan, adimen urrikoentzako datuak ez dira oso pozgarriak, lehenengo emaitza hauei so egiten badiegu, bederen. %40a urtean behin erortzen da, %22a, berriz, urtean behin baino gehiagotan, eta %12ak erorikoen ondorioz min hartzen du.

Hala ere, bitxikeria pare bat badago beraien atzean. Epilepsia eta pixalarria gordetzeko abilezia eskasa dela eta (besteak beste) erortzeko arrisku handiagoa dute, baina ezberdin ibiltzen direnez, arrazoi psikologikoak tartean direla, grabitatearen erdigune ezberdina dutenez eta obesitate eskasagoarengatik, aukera gutxiago dute min hartzeko.

Horrela, Down Sindromedunak dira, zehazki, egoera ‘hoberen’ dutena, beraien berezitasunengatik (oraintsu aipatutakoak baina beste maila batean) beste guztiak baino gutxiago erori eta apurtzen baitira.

Gure esperientziak esaten digu, erorketak ekiditeko oso arreta berezia izan behar dela kasu guztietan, baina bereziki adimen urritasuna dutenekin, zaintzailea momentu batean urruntzen bada erortzeko arrisku handia izaten baita.

Bibliografia


SKELTON, D Falls and injuries in adults with intellectual disabilities [linean]. Profane, 2011ko urtarrilaren 25a. [Kontsulta: 2012-09-08]. http://profane.co/2011/01/25/falls-and-injuries-in-adults-with-intellectual-disabilities/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina