2014(e)ko maiatzaren 9(a), ostirala

Erorketen ondorio ekonomikoak

Beti ere erorketei buruz hitz eginez, gizonezkoek hiltzeko %46 aukera gehiago dituzte, nahiz eta emakumeek eroriko eta lesio gehiago izan. Askotan aipatu den arren, badago eroriketak ekidin litezke, eta hori oreka eta hanken indarra landuz, botikak aztertuz, begiak zainduz, etxe ziurragoak osatuz eta kaltzio eta D bitamina janez, osteoporosia ekidinez eta pisuarekin egindako ariketa fisikoa eginez aldakak babestuz lortzen da (CDC, s.d.).

AEBtako ikerketa batera joko dugu orain, non 17 segunduro nagusi bat ospitalera joaten den erorketa bat izan eta gero. Zoritxarrez, 30 minuturo pertsona bat hilko da arrazoi berdinarengatik (CDC, 2005).

Gertakari larri hauek, baina, heriotzez eta beste zenbait ondorio fisikoez gain eragin ekonomiko izugarria dute. Hemen New South Wales eskualdeko (Australia), Australia herrialdeko eta AEBtako datu batzuk aipatuko dituhu.

AEBtan, adibidez, 2010ean 28,2 bilioi $ (gogoratu haien bilioiak gure mila milioi direla) joan ziren erorketek sortutako gastuengatik, baina 2020ean 55 bilioira iritsiko dira. Halaber, batez beste 9000-135000 dolar inguru behar dira gastuei aurre egiteko (CDC, s.d.).

Australian (Moller, 2003) 2050erako 2500 ohe gehiago beharko dira ospitaleetan erorketengatik ingresatuak artatzeko soilik. Erorikoek kontu publikoetan sortzen dituzten galerak eta zorrak saihestu ahal izateko, herrialde berdineko agintariek erorikoak %66 gutxitu beharko liratekeela kalkulatu dute. Jaitsiera honek ezinezkoa dirudi epe motzean, baina urte batzuen buruan lortu dadin lanean ari gara mundu honetan sartuta gaudenok.


Bestalde, Australian dagoen New South Walesen ospitaletan izandako gastuaren %84,5a erorketek sortzen zuten 2010ean egindako ikerketa batean, emakumeen erorketek gastu osoaren %58a eragiten zutelarik.
Gainera, eta orain arte esandakoa gutxi balitz, osasun aurrekontuaren %5a erorketetan ‘xahutzen’ zen, hau da, 558 milioi $ (Watson, Clapperton et Mitchell, 2010).

Izan ere, edadetuen adina eta kopurua gora doan heinean, erorketa kopurua eta honek dakartzan gastuen kopurua ere norabide berean doaz (CDC, 2005).
Iturri berdinak, adibidez, erorketek 2000. urtean 19 bilioiko kostua izan zutela esan zuten, eta ‘erorketa hilgarriek’, berriz, 349 milioi dolar. Ez da txantxa.



Iturria: CDC, s.d.













Gure hitzaldi askotan, entzuleak ez dira erorikoek sortzen dituzten gastuen zenbatekoaz fio. Baina gaixoek, haien familiek, osasun zerbitzu publikoak eta aseguru etxeek ordaintzen dutena ez da txantxa: ospitaleak, etxeetako erizainak, zerbitzuak, sendatzeko ariketa, medikuarenera joatea, botikak, etxean egin beharreko aldaketak eta aseguruak diru dezente eskatzen du. Gainera, luzarorako efektuak ez dira estatistiketan sartzen (CDC, s.d.)., beraz, pentsa zenbat puztu daitezkeen zifra horiek.


Honen harira, gastuaren kopuruaren %65a ospitalera doa, beste 18a mota askotako bisitetan (jatorri eta ezaugarri orotako profesionalak), %7a larrialdietan eta % 1a botiketan. AEBtara itzuliz, gastu guztiren %78a soilik ez luke beteko Obama sustatzen ari den Medicare segurantza sozial berriak (CDC, s.d.).

Horregatik, eta osasuna hobetze eta dirua aurrezte aldera erorketak ekiditeko programak osatzen hasi ziren (Watson, Clapperton et Mitchell, 2010) mundu osoan zehar, Catalunya, Australia, Zelanda Beria, Erresuma Batua eta AEBak direlarik honetan aitzindariak.

Etengabe, guretzako ispilu izan daitezkeen programen bila ibiltzen gara, horietako bat Stop Falling delakoa da, Erresuma Batukoa. Berezitasunen artean ditu zerbitzu eta esku-hartzeen arteko koordinazio emankorra, edonorentzako etxerako ariketak prestatzea, medikuek arriskuak identifikatzea eta horiek gaixoekin partekatzea eta erorketen munduan dauden zerbitzuen eta esperientzien berri ematea. (Francis, 2011)

Edonola ere, eta programa bakoitzaren ezaugarriak hau ala bestea izanda ere, helburu bakarra dugu denok, erorketek sortzen dituzten gastuak murriztu, eta batik bat, erorketak saihestu.


Bibliografia


AUSTRALIAN GOVERNMENT: The National Slips and Falls Prevention Project [linean]: slips and falls learning resource. [Camberra]: Australian Government, Deparment of Health and Ageing, 2005. [Kontsulta: 2012-05-12]

CENTER FOR DISEASE CONTROL – CDC. Costs of Falls Among Older Adults [linean]. [Atlanta, AEB]: CDC. S.d. [Kontsulta: 2012ko maiatzak 23a] http://www.cdc.gov/HomeandRecreationalSafety/Falls/fallcost.html
CENTER FOR DISEASE CONTROL – CDC. Cost of Fall Injuries in Older Persons in the United States, 2005 [linean]. [Atlanta, AEB]: CDC. S.d. [Kontsulta: 2012ko maiatzak 23a].
http://www.cdc.gov/homeandrecreationalsafety/Falls/data/cost-estimates.html

FRANCIS, C. Stop Falling: Start Saving Lives and Money (AgeUK) [linean]. Profane, 2011ko (c) urtarrilaren 25a. [Kontsulta: 2012-09-08].
http://profane.co/2011/01/25/stop-falling-start-saving-lives-and-money-ageuk/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina