2014(e)ko maiatzaren 8(a), osteguna

Lezio garrantzitsuena: Kennedy Sindromea

Adi irakurri gaurko sarrera hau, izan ere, erorketek dakartzaten ondorio larriena izango dugu aipagai: Kennedy Sindromea edo Erorketaren Ondorengo Sindromea.
Dena den, ezer baino lehen, eta ohitura dugun legez, etimologia pixkat!
Erortzen direnen erdia, gutxi gora-behera, behin baino gehiagotan erortzen dira urte osoan zehar (ALFARO, 2008).
Gainera, honezkero jakingo zenuten instituzionalizatutakoak gehiago erortzen direla, bada ohe bakoitzeko, 1,5 eorketa izaten da urteko. Halaber, erori zain direnen %25ak esan du beraien mugikortasuna mugatu egin dela eta Eguneroko Bizimodurako Ekintzak burutu ahal izateko independentzia galdu dutela.
Dena den, ezinezkoa da erorketen fenomenoa, eta honenbestez sindrome honen fenomenoa lesio fisikoen bidez soilik azaltzea (ALFARO, 2008).

1982an Murphy eta Isaacs ikertzaileek aurkitutako sindrome hau azaldu nahiko bagenu, horrela definituko genuke:

“Erori den adineko batek izan duen jarrera eta jokabide aldaketa.”

Bere ezaugarriak, besteak beste, honako hauek dira: mugikortasuna murriztea, berriro erortzeko beldurra, sozialki isolatzea eta norberarengan dagoen konfidantza galtzea (ALFARO, 2008).


(AUSTRALIAN GOVERNMENT, 2005)


Nondik dator sindrome hau, baina?

Zer da lehena? Erortzeari beldurra edo erorketa bera? Erantzuna edozein izanik ere, argi dago harreman estua dagoela bi faktoreen artean (ALFARO, 2008).







Hain zuzen ere, instituzionalizatutako edadetuen erdiak dio erortzeri beldurra (Frantoni S.et al., 1994 in ALFARO, 2008). Are gehiago, egindako ikerketa prospektibo batean (Austin N et al.2007; in ALFARO, 2008), zeinetan 70 eta 85 urte arteko1282 emakumeri inkesta bat pasatu zitzaion, ikerketaren hasieran laginaren herenak zion beldurra erorketei. Hiru urte pasa ondoren, ostean, beldurra %43ak zuten. Pentsatu nahi da, beraz, denbora aurrera joan heinean, beldurra ere areagotzen dela.


Argi dago, edonola ere, sindrome hau eta erortzeari beldurra ez dela pertsona guztiengan berdin garatzen. Bestela, ikusi bi ikerketetan (Austin N et al. 2007; in (ALFARO, 2008 eta Vellas et al. 1997; in ALFARO, 2008) ondorioztatutakoa:

- Adinean gora egitea
- Emakumezkoak
- Orekaren eta mugikortasunaren aldaketa
- Aldez aurretik erori izana eta lurrean denbora luze igarotzea
- Bakarrik bizitzea.
- Endekatze kognitiboa
- Depresioa
.- Maila ekonomiko baxua
- Osasun egoera kaxkarra

Arrisku faktoreak ezagutzeak eskuhartzea diseinatzerako orduan xede taldea finkatzen laguntzen digu. Sindrome honen ondorioak, ordea, zehatzagoak dira; gehiago erortzeaz gain, beste hauek dira: barnerakoiagoa bilakatzea, aldez aurretik genituen ohiturak aldatzea, bizitza itxaropenak aldatzea, bere etorkizunarekiko eta inguruarekiko jarrera aldatzea eta pixkanaka behera jotzea eta ezindua bilakatzea (ALFARO, 2008).

Bukatzeko, gurpil-zoro hau nola ekidin litekeen azalduko dugu. Lehenik eta behin, eskuhartzeak arrakasta gehien eta emaitza eraginkorrena lortu dezaketen hiritarrak zeintzuk izan daitezkeen identifikatu beharra dago.
Izan ere, arrisku-faktoreak ezagutzeak, lehen-mailako prebentzioak eta eskuhartze goiztiarrak erantzun ona ematen laguntzen dute.
Bestalde, nahiz eta esparru komunitarioan esku-hartzeek duten eragina aztertzen dituen ikerketak falta diren, argi eduki behar da lehen mailako prebentzioarekin erortzeari beldurra murrizten dugula, eta bigarren mailako prebentzioarekin, berriz, erorketak.
Bigarren mailako prebentzio honek, era berean, horrelakoa beharko luke (ALFARO, 2008):
  1. Minaren kontrola
  1. Erresistentzia lantzeko ariketak
  2. Oreka lantzeko ariketak (Tai-Chi)
  3. Beldurraren, antsietatearen eta depresioaren kudeaketa
  4. Etenaldiak gehiegi ez luzatzea
  5. Gain-babesa ekidin
  6. Osasun eskuhartze egokia, etxeko eta inguruko eskuhartze multifaktoriala barne.

Bibliografia

ALFARO, A. "Síndrome post-caída". En AAVV, Actas de la 1ª reunión de la Sociedad Extremeña de Geriatría y Gerontología. Caceres, 22 de Noviembre de 2008. Cáceres, 2008.
Austin N et al. Fear of falling in older women: a longitudinal study of incidence, persistence, and predictors. JAGS 2007; 55:1598
Frantoni S.et al. Fear of falling in nursing home patients. Gerontology 1994; 40:38‐44.
Vellas et al. Fear of falling and restriction of mobility in elderly fallers. Age Ageing 1997; 26: 189‐93.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina