2014(e)ko maiatzaren 8(a), osteguna

Dependentzia eta zaintzaileak; zaintzaileak eta dependentzia

Andaluziako Juntak adinekoak zaintzen zituztenentzako ikastaro eta materialak prestatu zituen, tartean honatx aztergai dugun testu hau. Gure programan bertan zaintzaile asko ditugu, eta beraiei eta beste hainbati ere baliagarria izango zaielakoan gaude.
 

Esaten da orokorrean zaintzaileek ez dutela formaziorik jaso, eta zainketa norbere buruan hasi beharra dago (Junta de Andalucía, s.d), hau da, ‘Zainketa zeuregan hasi behar da’. Zaintzaileak ez badu bere burua ere zaintzen, horrek aldaketak sor ditzake familian, bere inguru sozialean, lan munduan, osasunean eta aldartean. Ez da gutxi, beraz.

Zaintzaileak kontu handia eduki beharko luke energiarekin, gehiegi xahutzeko arriskua baitago (Junta de Andalucía, s.d). Krisialdiren bat pasatzekotan, edota aurrera egiteko ezintasuna izatekotan, laguntza eskatzea badago, izan zerbitzu sozialei, izan zaintzaile informalei, izan lehen mailako arretari, baita elkarte eta GKE-ei ere.

Baliagarria, onartua eta maitatua sentitzea zoriontasunaren euskarrietako bat dela esan ohi da, eta horrek berdin balio du bai zaintzailearentzat, baita adinekoarentzat ere. Zaintzaileak, honen harira, eta bere lana arintzearren, zaintzen duenaren autonomia sustatu beharko du (Junta de Andalucía, s.d), besteak egin ahal duena ez egiten, baliabide ezberdinak erabiliz, ikasi ditzaketen ariketak irakatsiz, giro egokia sortuz, komunikazioa sustatuz eta errutinak eratuz.

Gaiaren inguruko informazio gehiago nahiko bazenute, eskuragarri ditugu hainbat liburuxka, tartean Gasteizko Udaletxeak argitaratutakoa.




Bibliografia




Junta de Andalucía: Guía práctica para el cuidado en el entorno familiar de personas en situación de dependencia [linean]. [Sevilla]: Junta de Andalucía, Consejería para la igualdad y bienestar social, s.d.. [Kontsulta: 2012-05-12] http://www.juntadeandalucia.es/agenciadeserviciossocialesydependencia/es/docdownload/guiaabreviada/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina