2014(e)ko martxoaren 10(a), astelehena

Egin zure ekarpena!

Zuk ere zeure kasa artikulu batzuk moldatu, laburtu edota itzuli dituzula eta partekatzeko toki bila zabiltzala? Gure lanari gomendio edo zuzenketaren bat egin nahi diozula?

Bidali zure ekarpena programaprevencioncaidas@vitoria-gasteiz.org helbidera eta ahal bezain laster sartuko dugu blog honetan! Ondo idatzitako eta behar bezala zaindutako (aipuak, azalpenak, egiletza,…) testu interesgarri batekin nahikoa da!

Horretaz gain, zuek aukera izatekotan eskertuko genizuke testua bi hizkuntzatan bidaliko bazenigukete, eta gaztelaniaz idatzita dagoen testu baten euskarazko moldaketa bada, jatorrizkoaren esteka bidaltzea.

Denon artean egin beharreko lana da eta esku gehiago eskertuko ditugu!

Aitzin-solasa


Ongi etorri blog xume honetara, xumea izan arren, helburu garrantzitsuak eta erronka erakargarriak dituen atari honetara, alegia.

Hasi gaitezen, bada, azken hauei buruz hitz egiten. Web orrialde honetara iritsi bazara, gaiaren inguruko interesa zenuelako izan da, edo hori espero dugu behintzat. Erorketak, eta oro har, adineko jendea, oso gai zehatzak dira, eta tamalez, literatura eta informazioa zaila da eskuratzen, zaila da ulertzen eta kaleratzen diren ikerketak eta materialak ez dira gure hizkuntzetan argitaratzen, bereziki, euskaraz. Izan ere, euskara eta gai asko oso urrun daude, edo gai horiek urrun daude euskaratik, eta bi munduak gerturatzea da gure helburua.


Erorketak Ekiditea azkenaldian agintarien mahai-gainean dagoen kontua eta lan-esparrua da eta ibiltzen hasi berria den haur baten gisan irudikatu dezakegu. Guk ere, Erorketak Ekiditeko Programa hau abiatzerakoan, ibiltzen ikasi behar izan genuen, eta horretarako, artikulu andana irakurri, laburtu eta euskaratu genituen.


Konturatu ginen izugarrizko lana egin genuela gure ordenagailuan gordeta uzteko eta gure artikuluak sareratu eta sozializatuko zituen blog hau martxan jartzea otu zitzaigun.

Hona helburuak eta erronkak. Zergatik diogu, baina, egitasmo xumea dela?
Blog honen egileok ez dugu formakuntzarik ikertzaile edo dibulgatzaile bezala; ez dugu euskarazko PL4rik eta gure erdara ere ez da guztiz jasoa; informatikari baten laguntza dugun arren, blogger euskarriaren bitartez sareratu dugu bloga, teknikoki errazena hau zelako,…


Guk horrela nahita, gure lan-orduetan eta gure lan kargaren arabera aurrera atera nahi dugun ataria da hau, jakinik ez dugula lan biribila egingo, baina gure egoera berdinean (adinekoak edota erorketak ogibide, interesgune edo ikasketa dituztenak, alegia) dauden pertsonei oso baliagarria iruditu ahal zaiela uste dugu modu konbentzituan. Bestalde, euskaldunok dugun hutsune bat betetzeko asmo osoarekin ere egina dago honako atari hau, hots, gai hau euskaraz dauden artikuluez hornitzeko asmoarekin.

Beraz, aitzin-ohar hau baliatu nahi dugu hona sartzeagatik gure esker beroena emateko eta barkamena eskatzeko post, artikulu, laburpen eta gainontzeko idazlanetan akatsen bat egin badugu, izan aipua gaizki jarri dugulako, izan kontzeptu bat azaltzerakoan ondo azaldu ez dugulako geure burua, izan gaizki idatzi dugulako, izan blogaren formatua sinpleegia delako,… Gure eskuetan dagoen guztia egin eta egingo dugu lan txukuna egiteko.


Eskerrik asko berriro ere eta zure interesekoa izango delakoan. Nahi duzunerarte,


Gazteak Baleki, Zaharrak Baleza blog honetako egileak

2014(e)ko martxoaren 2(a), igandea

Egileon profila

Rocío Santillana

1992an sortu zen Donostian. 2016tik hona, Erorketak Ekiditeko Programaren arduraduna da. 

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatua da, baita Elikadura eta Osasun Masterra, eta Zahartze Osasuntsua eta Bizi Kalitatea Unibertsitate Masterra dauzka ere.

Gaur egun, Erorketak ekiditeko Programan, heziketa fisikoa lantzen dugu oreka, indarra eta flexibilitatearen bitartez, baita nutrizioarekin erlazionatuta dauden hainbat gaiez hitz egiten.

  Berarekin harremanetan jarri nahi ez gero, idatzi programaprevencioncaidas@vitoria-gasteiz.org helbidera.

 

 

 

 

 

 

Beñat Garaio


1990an sortu zen Gasteizen. 2012tik 2016rarte Erorketak Ekiditeko Programa honetako arduraduna izan da .

Urte hauetan zehar arduratu da artikuluak aurkitu eta euskaratzeaz, baita argitaratzeaz ere.
 














Aitor Asteasuinzarra


‘Kanpezuko Tximista’ ezizenez ezagutua frontoietan, 1990an jaio zen Arabako Mendialdean. Egun, Erorketak Ekiditeko Programako langilea izateaz gain,

Gasteizko udaletxeko Osasun Parkeetako arduraduna ere izan da.







 

 

 

 

 

Manex Garaio


 

1992an jaiotako gasteiztar informatikari honek bi era ezberdinetan lagundu dio blog honi: euskarazko edukiak erdaratzen eta web orrialde honen esparru teknikoa osatzen eta txukuntzen. Gure kide internazionalena dugu, baina zuentzako beti prest helbide honetan.

Ohar Eleanitzak proiektuaren arduraduna da, zeinek QR kodeak hizkuntza batean baino gehiagotan irakurtzea duen xedea. PuntuEus Fundazioan ere esperientzia zabala du.

   








Sirimiri Servicios Socioculturales S.L.


Lan mardul hau sostengatu duena, bere langileei honetan jarduteko baimena eta animoa emanez eta beraien web orrialdean tokitxo bat eginez. Araba osoan edadetuekin lan egiten du AZSK delakoetan, erresidentzietan, eguneko zentroetan,… Vitoria-Gasteizko Udaletxearekin batera hainbat egitasmo partekatzen ditu, besteak beste, Erorketak Ekiditeko Programa eta Osasun Parkeak Oso jarrera irekia du eta edozein proposamenekin eta beraien lana zein den ikusteko edo harremanetan jartzeko, sartu lasai hona!