2014(e)ko maiatzaren 15(a), osteguna

Gaizki jatea arazoa eta errealitatea denean

Gaur egun, Europar Batasunak arazo larri bat du, betiko arazo ekonomiko eta politikoez gain, izan ere, 30 milioi pertsona daude desnutrizioak jota (Alfaro eta Vallés, 2010), zeintzuk 170 mila milioi euroko galera dakarten. Arazo larri hau Pragako Deklarazioaren bidez konpontzen saiatu ziren, fruituak oraindik jasotzeke dauden arren.

Elikadurarekin lotutako gaixoen sendatzea ez da oso erraz erdietsi historikoki, nutrizio eskasa izateaz gain, beraien jan kantitateak gorabehera handiegiak baititu, eta horrenbestez, pisu galera edo irabaziak gehiegizkoak dira.

Gure arlora hurbilduz, hau da, adinekoena, europar gaixo hauen %30-50a 85 urtetik gorakoek osatzen dute.
Medikuek, irtenbide bat topatzearren, metodo prospektiboak zein metodo erretrospektiboak erabiltzen dituzte (Alfaro eta Vallés, 2010). Lehenengoaren kasuan artatuak berak idatzi behar ditu jan eta berehala, bigarrengoa jandakoaren inguruko galdetegia den bitartean.


Esaterako, Recordario dietético delakoa egin ohi den azterketa mota bat da, zeinekin 20 minututan lortu daitekeen gaixoak jandakoa modu erraz batean transkribatzea.

Historia dietético izenekoa, berriz, bere jatorduen eredua jakiteko egiten da, eta azken hilabeteari buruz galde egiten zaio eriari.

Bestalde, Balorazio Antropometrikoa ere egiten da, zeinek gauza orokorrak aztertzen dituen, hala nola, pisua, taila, IMCa, azaleko pliegoa, perineteoa, gorputz osaera,… Irizpide biokimikoekin jokatzen da ebaluazio hauetan, proteina biszeralak, tratamendu somatikoak, linfozitoen eskasia, kolesterola, mikronutrienteak eta hormonak (leptina eta intsulina, zeintzuk funtsezkoak diren) ba al dauden aztertzeko.

Halaber, ikerketak eta tratamenduak burutzeko hainbat galbahe metodo erabiltzen dira, baina ezagunenak MUSTA (Malnutrition Universal Screening Tool (MUST) ), MNA (Mini Nutritional assesment) eta NRS (Nutrition Risk Screening (NRS 2002) delakoak dira.

Elikadura arazoak ere horietaz libre egon beharko luketen tokietan ere izaten dira, baina zaharren egoitzetan, zaharretxetan edo nagusien egoitzetan eskaintzen den janariak hamaika eztabaida piztu izan ditu betidanik (Manera, 2010), eta edadetuen %1,2a mota honetako tokietan bizi dela jakitea lagungarria da, arazo horren garrantzia zein den ikusteko, bederen.

Desnutrizioa ekiditeko gakoa nagusiei erabakitzeko aukera ematean datza, baita dieta bakoitza pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitzea, betiere aniztasunean, orekan, zaporean eta kopuru egokian oinarrituta.

Honen harira, gizarteari dieta on bat zein den ezagutaraztea garrantzia handikoa bada, ez da gutxiago adinekoekin egin beharreko aholkularitza lan-eskerga. Hala ere, gure jarraibide garrantzitsuena bere beharretara egokitutako dieta aldarrikatzea izango da, zein bakoitzaren aldaketetara moldatuko den (Fundación Mapfre, 2010).

Horretaz gain, jaki eta otordu egokiak aukeratzen jakitea funtsezkoa izango da. Esaterako, haragiak kolore bixia behar du izan, usain txarrik gabe eta hozkailuan 2-3 egun egon beharko da, gehienez jota.

Sasoiko fruta jatea komenigarria da, bestalde, eta pieza bat galtzen bada ez dezagun besteen ondoan utzi.

Eltzekoari dagokionez kontu handia izan beharko dugu iraungitze datekin eta hozkailuan gehiegi mantentzearekin (berriro ere, 2-3 egun).
Halaber, arrainen itxurari garrantzia handia emango diogu, baina ez utzi hozkailuan sari bat bailitzan, 48 ordutan jatea komeni baita (Fundación Mapfre, 2010).

Hemendik aurrera, elikadura osasuntsu bat izateko beste hainbat zertzelada azalduko dira, beste horrenbeste ikerketetatik hartuak (Manera, 2010; Alfaro eta Vallés, 2010 ; Burgués, s.d. eta Fundación Mapfre, 2010):

  • 2000 eta 2200 kcal artean jan behar dira egunero, eta langileek eta senitartekoek hori present edukitzea garrantzitsua da, baina elikadura ezegokia eta ariketa fisiko eza ekidin behar direla ere gauza jakina daGluzidoek denbora gutxian energia ematen digute, azukrea delarik talde honetan ezagunena. Zehazki esanda, luzaroan jarduten direnak polisakaridoak dira eta gutxiago irauten dutenak monosakaridoak dira
  • Proteinak zelulen %75a osatzen dute, sintesia burutzen laguntzen dute eta funtzio egituratzailea dute, energia emateaz gain.
  • Lipidoek ere energia ematen digute, saturatuen eta insaturatuen bitartez.
  • Bitaminak ezin ditugu guk sortu, beraz, kanpotik hartu behar dira
  • Gatz mineralak ere oso garrantzitsuak dira guretzako, egituratzeko beharrezkoak baitira, errekazioak ahalbidetzen baitituzte eta funtzio asko hauei esker bete baititzakegu.
  • Energia kopuru jakin bat behar izaten dugu, ehuneko zehatz batzuk jatorri berezi bat izan behar dutelarik. Hau honela, % 55-60a gluzidoetatik etorri behar da, %30a, berriz, lipidoetatik, eta %10-15a, aldiz, proteinetatik.
  • Gauden adin-tartean gaudela, nutrienteak behar-beharrezkoak dira, energia grasak eta karbohidratoak ematen baitigute; plastikoa edo egiturak, berriz, proteinek eta funtzio erregulatzailea, aldiz, bitaminek eta mineralek.
  • Makronutrienteak, ostera, karbohidratoak, lipidoak (saturatutako azido grasoak, mosaturatuak eta polisaturatuak) eta proteinak dira.
  • Jaki funtzionalak garrantzitsuak dira, gorputzari on egiten diotelako. Horrexegatik, kaltziodun esnekiak hartu behar dira, erretinadun jakiak eta baita omega-3 delakoa duten gailetak, zituak, zukuak eta abarrekoak.
  • Esan daiteke kolesterola gure artean dagoen gaitz berri bat dela, gizartea eta berarekin jan-ohiturak aldatu diren heinean lehen ez zeuden gaixotasun batzuk agertu baitira. Gainera, kontuan hartu behar da adinekoetan agertzen dela batik bat, LDL delakoaren pilaketa baita.
  • Kolesterol maila hobetzeko, soja, kolesterolak ez bezala xurgapena ahalbidetzen duen esteroldun esnekiak hartzea, zuntza jatea eta intxaurrak gomendatzen dituzte.

Bukatzeko, gutako zenbatek izan dugu istripuren bat etxean sukaldatzen geundenean? Askok, ezta? Bada, ondoren aholku batzuk ditugu hori ekiditeko (Fundación Mapfre, 2010). Intoxikazioak saihesteko sukaldearen eta gure gorputzaren garbiketa sakona egitea komenigarria da. Erredurak gertatu gertatzen dira, horretarako adi suari, ez bota urik zartagira (trapu batekin estali), gauza zorrotzekin kontuz ibili, sukaldea itxita eduki eta gasa izatekotan beti itxita mantendu, eskura trapuak, lehorgailuak eta su-itzaltzaileak izan,… Ikusten denez, zentzuzko aholkuak dira, beste munduko ezer ez.

Bibliografia


ALFARO, M eta VALLÉS, I. Estudio sobre las actitudes y comportamientos saludables de la gente mayor en su hidratación [linean]. Observatorio del Comportamiento: Sociedad y Consumo ESADE, 2010eko azaroa. [Kontsulta: 2012-05-12].

Fundación Mapfre. Alimenta tu salud [linean]: Nutrición saludable para toda la familia. 2010eko iraila. [Kontsulta: 2012-05-12].

MANERA, M. La alimentación de los ancianos en las residencias [linean]. [Elorrio]: Revista Consumer, Consejo Fundación Eroski, 2010eko abenduaren 1a. [Kontsulta: 2012-05-12].

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina