2014(e)ko maiatzaren 8(a), osteguna

Erorketak ebaluatzeko hainbat jarraibide

89 urtetik gorakoekizaten dituzten erorketek arrazoi gehiagozituztela uste zen, endekatzea handiagoa baita. Hala ere, ikusi zuten hau ez zela horrela, aldagai berdinak baitira, aldatzen den bakarra ekintzaren intentsitatea dela, alegia (Formiga, Ferrer et Duaso, 2006).
Erotzen direnen artean, eta sailkapen hau berria bada ere, bi ikasle mota bereiztu ditzakegu horrelako programetan. Alde batetik antsietatedunak daude, zeintzuk beldur handiagoa dutenez ariketa fisikoa mugatzen duten, erortzeko arriskuak areagotuz; eta bestetik, estoikoak ditugu, eroriko ez diren konfiantza dutenez ariketa fisiko gehiago egiten dute eta beraien gorputzen egoera onak erorketak ekiditen ditu. (Delbaere, 2010)

Ikusten denez, erorketen ebaluazioa eta pertsonaren balorazioa ere ez da lan samurra, eta gauza asko hartu behar dira kontutan

Montserrat Lazaroren (Lázaro, s.d.) artikulu luze eta zehatz batetik hartu dugu ondorengo informazioa: gaur erorketen eta erortzen denaren balorazioa izango dugu hizpide.
Ezer baino lehen, erortzen den pertsona batengan hiru gauza aztertu behar ditugu:
  1. Erorketaren ondorioak eta arrisku-faktoreak
  2. Erorketa gehiago izateko arriskua
  3. Erorketa baten ondoren lesio larriak izateko arriskua



1.- Erorketaren ondorioak eta arrisku-faktoreak
 
Erortzen den pertsona baten ebaluazio eta balorazio klinikoan hainbat etapa bereiztu behar ditugu. 
 
- 1. etapa: berehalako ondorioak aztertu behar dira eta ikusi behar da erorketa horrek ondorio larririk utzi al duen. Etapa honetan gaixoak momentuan bertan artatua izan behar du, eta honen ondoren
 
- 2. etapa: aurreko erorketen testuingurua aztertu beharko litzateke fase honetan. Testuinguruaren barruan hainbat aldagai hartuko ditugu kontuan:
- Azken 3-6 hilabeteetan izandako ERORKETEN KOPURUA: erori izan direnak arrisku handiagoa dute berriro ere erortzeko
- Erorketa izan den TOKIA: gehiengoa etxean izaten dira, baina ondo dator ahalik eta informazio gehien (argia, oztopoak,…) biltzea.
- Erorketa izaterako orduan burutzen ari zen EKINTZA: erorketaren mekanika nolakoa izan den galdetzea komeni da, baita erorketa guztiak era berdinean gertatzen diren ala ez.
- Erorketarekin batera izandako SINTOMAK:
- aurretik izandako erorketengatik nozitutako ONDORIOAK: bai fisikoak, bai psikologikoak, askotan erorketa batek muga berriren bat edo beldurra sorteen baitu, erorketa gehiago ekarriko dituen mugikortasun falta areagotuz. Garrantzitsua da lurrean emandako denbora kontrolatzea, ondorio txarrak izaten baititu.

3. etapa: arrisku-faktoreak zeintzuk diren aztertu bejar da jarraian, erori den adinekoa baloratzen hasteko.


A) Balorazio geriátrico zehatza (biomedikoa, funtzionala, mentala, soziala)

-Ebaluazio BIOMEDIKOA: pertsona horren gaixotasunak, ohiturak eta trastornoak bilduko dira

-Ebaluazio FUNTZIONALA: hainbat ikerketek ondorioztatu dute eguneroko bizitzako ekintzak egiteko zailtasunaren eta erortzeko arriskuaren artean harreman estia dagüela. Katz, Barthel ella Lawton eskalak rehábil ditzakegu eta pertsona horrek endekatze kognitiboa duen ala ez ondorioztatu behar dugu.  

- Ebaluazio MENTALA ETA PSIKOAFEKTIBOA: endekatze kognitiboa eta egoera depresiboak erorketekin estuki lotuta daude. Horretaz jabetzeko, GDS eskala egokia da.
  • Ebaluazio SOZIALA: bere zaintzailea zein den, nolako etxebizitza duen eta zer baliabide sozial dituen aztertuko da

    - Erorketen eta síndrome geriatrikoen arteko harremana aztertu behar da

B) azterketa físiko zehatza
Batik bat azterketa kardiobaskularra, neurologikoa eta aparato lokomotorearena egingo dugu.

C) Zentzumenen organoen azterketa
    - Ikusmenaren azterketa: agudeza bisuala, gertuko ikusmena eta zelai-ikusmena aztertuko ditugu , bi begiak aparte erabiliz, betaurrekoak baditu haiekin eta optotipo baten laguntzarekin
  • Entzumenaren azterketa

D) OREKAREN ETA IBILERAREN AZTERKETA
Orekan izan ditzakegun nahasketen jatorria multifaktoriala da eta historia klinikoa funtsezkoa izango da diagnostikoa ondo egiteko. Gure esku adinekoaren orekan zertan den aztertzeko 5 froga erraz ditugu:

- Romberg testa: Zutik ortostatismo y bipedestación, egon behar da pertsona. Gehienez jota 30 segundu iraungo ditu azterketak eta noruntz erortzen den eta erorketa horien ezaugarriak hartuko dira kontutan.

-
Hanka baten gaineko mantentze kronometratua: 5 saiakera izango ditu, gehienez jota 30 segunduko iraupenarekin, begiak itxita dituela, hanka baten gainean irauteko. 60 urtetik aurrera 5 segundu iraun beharko lituzke, gutxienez.
- Tinetti testa: POMA izenez ere ezaguna. Blogeko sarrera bat horri buruz daukagu. Oreka eta ibilera aztertzen ditu eta puntuazio baxuak erorketa errepikakorren adierazle dira.
- Test get up and go eta Test timed  get up and go (TUG): aulki batetik jaiki, 3 metro ibili eta berriro esertzeko zenbat denbora behar den neurtzen da. Geroz eta motelago, orduan eta arrisku handiagoa gehiago erortzeko.
- Irismen funtzionalaren froga: zutik gaudelarik, oinak ikutzera iristen garen aztertzen du, hanka bat oinarri dugularik. 25 cm-tik gora behar dutenak oso hauskorrak dira eta beraien eguneroko ekintzak oso mugatuak dituzte. Horrenbestez, erortzeko arrisku handiagoa ere badute.
Behin azterketa hauek eginda, zorabioen jatorria zein den antzemango dugu eta prest egongo gara informazio osagarria eskainiko diguten frogak egiteko, hala nola, elektronistagmografía (test bestibularrak) edota posturografía (ikusmen sistemak eta bestibulua eta propiozepzioa aztertzeko). Azken honen kasuan, esan beharra dagi erorketak aurreikusten dituen teknika berri bat dela, zeinetan erremintak gorputzaren grabedade gunea neurtzen duen, oszilazioak eta mugimendu aldakorrak ardatz bertikalean aztertzeaz gain.


Ondorengo hauek beste froga erabilgarri batzuk dira:
Weight Bearing- Squat”: plataforma mugikor batean, pertsona horren zutik mantentzeko gaitasuna neurtzen da
Modified Clinical Test for the Sensory Interaction on Balance” ( MCT) : beste plataforma mugior baten laguntzarekin zentzumen organoek orekan duten eragina aztertu nahi da.
Rhythmic Weight Shift”: gizabanakoaren grabedade gunea modu boluntarioan aldatzeko gaitasuna neurtzen du.
Eguneroko bizitzako ariketak behatzeko erabilitako posturografia dinamikoko ariketa batzuk ondoko hauek dira:
-“Sit to Stand”: eserita egotetik altxatzeraino zenbat denbora behar duen neurtzen da, batere laguntzarik gabe
-“ Walk across”:  plataforma baten gainean ibileraren abiadura eta norabidea aztertzen dira
-“ Step up over”:  koska bat igo eta jaisterakoan beheko gorputz-adarrek duten indarra neurtzen da

E) INGURUAREN BEHAKETA
Lurraren, altzarien eta argiteriaren ezaugarriak aztertu behar dira. Terapeuta okupazionala arduratuko da bezero horri aholkuak ematea.

F) BEHAKETA OSAGARRIEN GAUZATZEA
Ez dira ausazkoak izango, ezt errutina baten parte ere; kasu konkretu batetara egokituko ditugu.
Arrisku-faktoreak behin aztertuta, moldatu, ezabatu edo aldatu beharko ditugu (4. fasea)
Erortzen diren gure erien jarraipena egitea ezinbestekoa izango da, gure eskuhartzea egokia izan den jakiteko, behintzat (5. etapa). Erorketen erregistroa egingo dugu eta luzarora begirako (erorketaren ondoreko sindromea, adb.) ondorioren bat izan duen ala ez ebatzi beharko dugu. Adineko horren azterketa zehatza egin ondoren, komeni zaion asistentzia geriatriko egokienean artatuko dugu.

2.- ERORKETA BERRIAK IZATEKO ARRISKUAREN BALORAZIOA
Helburu hau lortzeko, ondorengo froga hauek aukera hori eskaintzen digute:
-Test timed and go : 20 eta 29 segundu artean behar dituztenek erortzekoa rriskua dute eta azterketa zehatzagoa eskatzen dute. 29 segundutik gora behar dutenek, aldiz, erortzeko arrisku oso handia dute.
- Hanka baten gaineko mantentze kronometratua: 5 segundu baino gutxiago irautea erortzeko arrisku faktorea da.
    - Irismen funtzionalaren froga: 25 cm-tik gora behar dutenak erortzeko arrisku handiagoa dute
  • Tinetti testa: 19 puntuz azpikoek erortzeko arrisku oso handia dute, eta 12tik behera dutenek, aldiz, behin eroritakoan lesio oso larriak izateko arriskua.
3 - ERORI ONDOREN LESIO OSO LARRIAK IZATEKO ARRISKUAREN BALORAZIOA
Erortzen den adineko ororekin beharrezkoa da osteoporosia duen edo ez jakitea, baita patologia hau modu egokian artatzea ere, hezurren hausturak ekiditeko, behintzat. Haustura horietan faktore andana horiek bi multzotan sailka ditzakegu: oseoak eta estraoseoak.
Hausturen prebentziorako erorketen murriztea, traumatismoa gutxitzea eta hezurraren erresistentzia handitzea beharrezkoak dira.


Bibliografia


DELBAERE, Kim. Overestimation or underestimation of falls risk – stoicism or anxiety? [linean]. Profane, 2010ko (c) irailaren 6a. [Kontsulta: 2012-09-08].
http://profane.co/2010/09/06/overestimation-or-underestimation-of-falls-risk-%e2%80%93-stoicism-or-anxiety/


FORMIGA, Francesc; FERRER Assumpta et DUASO, Enric. " Evaluación de las caídas en las personas mayores de 89 años institucionalizadas. Estudio NonaSantfeliu". Elsevier [linean]. 2006ko martxoa. 41. bolumena, 3. zenbakia. [Kontsulta: 2012ko maiatzak 23a] http://www.elsevier.es/sites/default/files/elsevier/pdf/124/124v41n02a13087549pdf001.pdf


LÁZARO, Montserrat. Valoración del anciano con caídas [linean]. Guiacaídas, s.d.. [Kontsulta: 2012-09-08].http://www.guiacaida.org/es/index.php?option=com_content&task=view&id=22&Itemid=45&limit=1&limitstart=5
ROQUETA, Cristina et al... "Experiencia en la evaluación del riesgo de caídas. Comparación entre el test de Tinetti y el Timed Up & Go". Elsevier [linean]. 2007ko azaroa. 42. bolumena, 6. zenbakia. [Kontsulta: 2012ko maiatzak 23a] http://www.elsevier.es/sites/default/files/elsevier/pdf/124/124v42n06a13113655pdf001.pdf

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina