2014(e)ko maiatzaren 8(a), osteguna

Gaitasun Funtzionala neurtzen

Balorazio Geriatriko Integrala (VGI) adinekoaren eta haren zaintzaileen osasun, funtzionamendu fisiko, eta jatorri psikosoziala duten arazoei diagnostikoa egiteko dimentsio eta diziplina arteko prozesua da, zeinek plan estrategikoak burutzeko ere balio duen (Abizanda eta Romero, 2006).

Eskala ugari ditugu adinekoaren egoera aztertzeko, baina zaila da bat aukeratzea. Dena den, eskala on batek honako ezaugarriak eta gaitasunak aztertu beharko lituzke: prentsioa, gauza pisutsuak altxatzea, gorputz adarrekin gora iristea, eskailerak igo eta jaistea, eserita egotetik altxatzea eta makurtzea eta ibiltzea.

Gehien gerturatuko liratekeen eskalak Senior Fitness Testa, Short Physical Performance Battery delakoa eta Physical Disability Indexa lirateke, baina azterketa gehienen antzera bi gabezia handi xamar dituzte (Abizanda eta Romero, 2006): ezintasunen bat duenraekin nola burutu azterketa eta non dago froga bakoitzean eskaera edo exijentzia muga?


Horretarako, test bereziak sortzea eta moldatzea derrigorrezkoa da, Functional Independence Measure deritzonaren kasuan bezalaxe.

Gaur egungo testek dituzten arazoak eta lehen ikusi ditugun hutsuneak direla eta ezaugarri jakin batzuk dituzten eskala berriak behar dira. Ezaugarri hauek ondoko hauek lirateke: ariketa fisikoa eta norberaren muga ondo zehaztu ahal izatea; nagusiek eguneroko bizitzarako ekintzak egiteko gaitasuna neurtzea, hauskortasuna aztertzea neurriak hartu ahal izateko, zahartze fisiologikoaren, eskaste kognitiboaren eta dementziaren arteko muga finkatzea, gaixotasunek sortutako aldaketak aztertu ahal izatea eta baliabideak neurriz eskaintzeko bideak proposatzea (Abizanda eta Romero, 2006).


Adinekoen Balorazio Funtzionalak osasun publikoaren asmoak finkatzen ditu, beraz, edozein erakunderen asmoak finkatu ahal izateko eta pertsona baten egoera fisiko zehatzago bat lortzeko, ezbaian jarri beharko dira test tradizionalak eta gaitasun funtzionalari berebiziko garrantzia eman beharko litzaioke.

Bibliografia


ABIZANDA, Pedro; ROMERO, Luis. " ¿ Innovación en valoración funcional?". Elsevier [linean]. 2006ko azaroa. 41. bolumena. [Kontsulta: 2012ko maiatzak 23a] http://zl.elsevier.es/es/revista/revista-espanola-geriatria-gerontologia-124/innovacion-valoracion-funcional-13096075-revisiones-2006

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina