2014(e)ko maiatzaren 8(a), osteguna

Erorketak, gai mamitsua (I): datu orokor batzuk

Erorketak gora, erorketak behera; nahikoa mami izango al du gai honek prebentziorako plan eta programa indartsuak sortzeko? Hainbeste material al dago blog bat abiatzeko adina?
Antza denez, bai, zeren bestela ez luke zentzurik hainbesteko garrantziarik ematea gai honi. Sarrera honetan gaiaren inguruko literatur kopuru handia erabili dugu, baina ez da, ezta gutxiagorik ere, eskuragarri dagoen guztiaren erdia ere.

Ea artikulu honetan zehar gaiaz arduratzen hasten garen!

Lehenik eta behin, erorketen inguruko datu batzuekin hasiko gara, egoera zein den ulertzeko.
Esaterako, ba al zenekien (SAGG, 2004) erorketak istripu bidez gertatzen diren heriotzen lehenengo arrazoia direla 65 urtetik gorakoengan, beraiek kopuru osoaren % 75a direlarik?
Are eta gehiago, 65 urtetik gorakoen herena erortzen da urtero, eta kopuru hau %50era igotzen da pertsona horiek 80 urtetik gorakoak badira (NHS, s.d.) . Gainera, bitxia bada ere, herrialde bakoitzean ehuneko hau oso-oso antzekoa da, eta zenbaki bat gora-behera, berdina izaten da beti.
Bestalde, ba al dakizue adinekoen herena 1,2 aldiz erortzen dela urtean (CDC, s.d.), nahiz eta horien erdiek ez duen aipatu ere egiten? Horregatik, azken hauen ondorioak lazgarriagoak izan daitezke. Sortzen duen beldurra, gainera ez da halanolakoa. Izan ere, erorketak adinekoen heriotza kausa garrantzitsuena da (erorketen %40ak heriotza dakarte), baita ospitaleratzeen eta heriotza ez dakarten lesioen lehenengo kausa.
Erorketen estatistiketetara joz, Munduko Osasun Erakundeak (WHO ingeleraz) kaleratutako txosten global batean (2007) honako datuak aurkitu genituen (WHO. 2007). Munduan urtero 424000 pertsona hiltzen dira erorketengatik, zeinetatik %80a herrialde txiro edo azpigaratuetan gertatzen diren, hain juxtu, behartsuak eta erdi-mailakoak direlarik arrisku gehien dituztenak.

Urtero 37,3 milioi erorketa egoten dira, 17 milioi urte galtzea esan nahi du horrek, kontuan hartuta erorketa batek eta honek sortzen dituen atzerapausuek urteak kentzen dizkigula.

Cubako ikerlari talde batek ondorioztatu zuenez, erorketek heriotzen gehiengoa dakarte, baita eroritako gehienak lau hilabeteren buruan zentzen direla, erorketarengatik berarengatik baino ondorengo ezgaitasun fisikoarengatik. Horretaz gain, bizirauten duten erdiek ez dute gaitasun hori berreskuratzen (GONZALEZ SANCHEZ & RODRÍGUEZ FERNANDEZ, 1999).

Beste ikerketa batzuekin jarraituz (Skelton, 2010), erorketengatik hiltzen diren %82a 65 urtetik gorakoak dira eta erortzeko arrisku laukoitza dute 85 urtetik gorakoek. Horretaz gain, erorketen %10a gaixotasun larrien agerpenekin azaltzen da (Miralles, Cervera & Farriols, ) eta erorketen %60a etxe barruan eta etxe inguruan gertatzen dira (COMMONWEALTH OF AUSTRALIA, 2008)

Bukatzeko, kontu handia izan behar da ospitaleratzeekin, izan ere, bertan ingresatu eta 72 ordura, erortzeko arriskua izugarri areagotzen baita. (Pujiula, 2009)

Bibliografia 

Caídas en el anciano [linean].3. alea, 2. bolumena. Malaga: SAGG (Sociedad Andaluza de Geriatría y Gerontología)], 2004ko Abendua. [Kontsulta: 2011ko ekainak 6]. http://es.scribd.com/doc/191458609/Geriatria-Enfermeria-Medicina-Espanol-E-Book-Caidas-en-el-anciano-pdf
CENTER FOR DISEASE CONTROL – CDC. Falls Among Older Adults [linean].: An Overview. [Atlanta, AEB]: CDC. S.d. [Kontsulta: 2012ko maiatzak 23a] http://www.cdc.gov/HomeandRecreationalSafety/Falls/adultfalls.html
COMMONWEALTH OF AUSTRALIA. Don’t Fall For It- A guide to preventing falls for older people [linean]. Australian Government. Department of Heath and Aging, 2008. [Kontsulta: 2012-05-12]. http://www.health.gov.au/internet/main/publishing.nsf/Content/phd-pub-injury-dontfall-cnt.htm
GONZALEZ SANCHEZ, R.L.; RODRÍGUEZ FERNANDEZ, M.M., et al.. “Caídas en el anciano. Consideraciones generales y prevención”. Revista Cubana de Medicina General Integrada [linean]. 1999- 11- 01. [Kontsulta: 2012ko uztailak 8] http://bvs.sld.cu/revistas/mgi/vol15_1_99/mgi11199.pdf
MIRALLES, Ramón; CERVERA, Antoni .M & FARRIOLS, Cristina. “Caídas en ancianos”. Revista multidisciplinar de gerontología. Vol. 14, 2. zenbakia, 99-100 orr.. 2004

NHS. Falls [linean]. [Erresuma Batua]:, National Health System, s.d.. [Kontsulta: 2012-05-12] http://www.nhs.uk/Conditions/Falls/Pages/Introduction.aspx

NSW Department of Health: Falls Prevention –
Stand Tall, Don’t Fall’ [linean]. [New South Wales, Australia]:, Deparment of Health, 2006ko abendua. [Kontsulta: 2012-05-12] http://www.archi.net.au/documents/resources/models/falls_prevention/falls-prevention.pdf

Prevenció de caigudas Epidemiologia Factors de risc Conseqüències
www.forumgeriatrics.org/Upload/Documents/1/13.pdf

Pujiula, M. Un programa multifactorial i comunitari pot prevenir les caigudes en la gent gran de la comunitat? [Girona]: Grup APOC, ABS Salt. 2009. [Kontsulta: 2012ko apirilak 10] http://www.caps.cat/images/stories/caps/participacio/aupamontsepujiula.pdf

WHO. A WHO Global Report on Falls Prevention in Older Age [linean]. [Ginebra, Suitza]: OMS, 2007. [Kontsulta: 2012-07-14] http://www.who.int/ageing/publications/Falls_prevention7March.pdf

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina