2014(e)ko maiatzaren 15(a), osteguna

Erorketak, gai mamitsua (III): ondorioak

 Aurrekoa                                                                                                                      Hurrengoa
Luze hitz egin dugunez erorketen jatorrien inguruan, orain ondorioez jarduteko ordua iritsi da, eta ikusiko denez, zerrenda oso luzea da. Hasi baino lehen, gure hitzaldietan beti aipatzen dugu hiru motatako ondorioak daudela, hau da, fisikoak, psikologikoak eta ekonomikoak. Azken honen inguruan lasaiago hitz egingo dugu beste egun batean, baina bien bitartean, ea beste biei buruz zer ikasi dezakegun.

Zeintzuk dira, orduan, erorketen ondorioak? %5-8a apurketak izaten dira, 75 urtetik gorakoen kasuan emakumeen artean %40etan gertatzen direlarik, eta gizonezkoetan, berriz, %27a (CARDOSO, s.d.).
Heriotza ere ondorio lazgarria litzateke. Bada, kasuen %15-20etan jazotzen da hori.
Halaber, garezurrean kolpeak ere ez dira oso onuragarriak izaten, are gehiago kontuan hartuta kolpe horien efektuak hurrengo 15-30 egunerarte ez direla zertan agertu.
Bestalde, gorputzeko alde bigunetan mina hartzen dutela esatea argi ulertzen da, baina zailagoa da ulertzea lurrean pasatzen dugun denborak ondorio lazgarriak (heriotza) izan ditzakeela. Hain zuzen ere, lurrean dauden %50ak laguntza behar izaten du altxatzeko, eta beste %10a, hainbat arrazoi direla medio (bakarrik egotea, lesioa, beldurra,…) luze egoten da lurrean geldirik (CARDOSO, s.d.).
Erorketek ere ondorio psikologikoak izaten dituzte, edo beste modu batera esanda, Kennedy Sindromea. Izan ere, gure konfiantza izugarri gutxitzen da eta horrek gure eguneroko ekintzak burutzeko zailtasunak areagotzen ditu. Dena den, beste egun batean hitz egingo dugu lasaiago sindrome honen inguruan.

Horretaz gain, familian eta egoera sozioekonomikoan ere ondorioak ditu, izan ere, diru gastu handia ekarri ohi du, famili giroa kaskartzen da eta normalean adinekoa erresidentziara eraman ohi da.
Beste ikerketa baten arabera (CARRO & ALFARO, 2005), aldaken apurketa da erorketa horien ondorioetako bat, izan ere, apurketa arriskutsuhorien %88a erorketengatik gertatzen da, %8a finkatu gabeko beste erorketa batengatik eta gainontzeko %5ak, berriz, jatorri patologikoa du.
Antzeko zenbakiekin dabil Skeltonen (2010) ikerketa, esaten baitu aldaka apurtuen %90a erorketen ondorioz gertatzen dela. Bestalde, iturri berdinaren arabera, erorketengatik hiltzen diren %82a 65 urtetik gorakoak dira eta erortzeko arrisku laukoitza dute 85 urtetik gorakoek.

Bibliografia 

CARDOSO, A. Las caídas en el anciano desde el punto de vista médico
[linean]. [Salamanca]: Universidad de Salamanca, s.d.. [Kontsulta: 2012-05-08]. http://web.usal.es/~acardoso/guias/Caidas_M_E_F.pdf
CARRO, T; ALFARO, A. "Las caídas en los ancianos". Medicina general y familia [linean]. 2005. [Kontsulta: 2012ko urriak 5] http://www.mgyf.org/medicinageneral/revista_77/pdf/582_589.pdf
SKELTON, D Can you be genetically predisposed to falls? [linean]. Profane, 2010eko azaroaren 30a. [Kontsulta: 2012-09-08]. http://profane.co/2010/11/30/can-you-be-genetically-predisposed-to-falls/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina