2014(e)ko maiatzaren 8(a), osteguna

Erortzeari beldurra

Blog hau osatzen dabilen programak antolatzen dituen hitzaldietan, entzuleen erortzeko beldurra nabaritzen da. Erori ez badira ere, beraien atsekabea eta kezka aitortzen dute erantzun eta iritzien bidez. Egia da adinekoen artean beldurra izatea ulergarria dela, batik bat izan ditzakeen ondorioak aztertuz gero.
Honen harira, osasunak, historialak eta ezaugarri pertsonalek beldur maila hori igo edo jaitsiko dute, kasuak kasu (Parraga Martínez, 2010).

Hau honela, pertsona batzuk kezka hori nabarmenago izango dute, beraien ezaugarriak direla eta. Pertsona hauek, orokorrean, 75 urtetik gorakoak dira, alfabetatu gabeak, botika andana hartzen dituztenak, arnasketa gaixotasunak izandakoak edo badituztenak, erorketa gehiago izandakoak, arazo lokomotoreak dituztenak eta abar luze bat.
Zoritxarrez, % 45ak soilik uste dute erorketak ekidingarriak direla, eta beraien ezkortasun horren ondorioetako bat isolamendu soziala da , beldurra duten % 65aren kasuan gertatzen baita hau (Parraga Martínez, 2010).

ProFaNekoen beste ikerketa batek dio, honen harira, erorketei beldurra baldin badiegu, eta horri askotan azken honen ondorioa den mugimenduen mugatzea gehitzen baldin badiogu, gure ibilera trakestea besterik ez dugula lortuko 60 eta 70 urte bitartean (Skelton, 2010).

Ondorioz, ondo ikasita dugun ‘Kennedy Sindromearen’ atzaparretan eroriko ginateke, eta ez dugu hori nahi, ezta?


Bibliografia


PARRAGA MARTINEZ, Ignacio et al. Miedo a las caídas en las personas mayores no institucionalizadas. Gac Sanit [online]. 2010, vol.24, n.6 [citado  2014-03-17], pp. 453-459 . Disponible en: <http://scielo.isciii.es/scielo.php?script=sci_arttext&pid=S0213-91112010000600004&lng=es&nrm=iso>. ISSN 0213-9111.

SKELTON, D Fear of falling and activity restriction predicts poor gait performance in 60-70 year-olds [linean]. Profane, 2010eko uztailaren 23a. [Kontsulta: 2012-09-08]. http://profane.co/2010/07/23/fear-of-falling-and-activity-restriction-predicts-poor-gait-performance-in-60-70-year-olds/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina