2014(e)ko maiatzaren 8(a), osteguna

Norberaren egoera neurtzeko zenbait azterketa (II)

 Aurrekoa                                                                                                                     Hurrengoa

Aurreko sarreretan zehar, erabiltzen edo ezagutzen ditugun azterketak ezagutarazten joan gatzaizkizue. Oraingo honetan, erortzeko arriskua neurtzeko erabiltzen diren hiru azterketa aipatuko ditugu, interesgarriak iruditu baitzaizkigu.

Lehenengo testak AFRIS du izena eta pertsona bakoitzaren beharrak hautematen ditu. Informazio hau oso baliagarria da programa egoki bat antolatzeko, eta era berean, jendeari gogorarazteko horrelako programa baten beharrean dagoela.

Gasteizen erorikoak ekiditeko ekimen polita dugu, baina eskuhartzea adinekoek partehartzen dutenean soilik da eraginkorra. Tontakeria dirudi, baina erabiltzaileak ez badaude ez goaz inora. Honen harira, adinekoen %50etik 90era ezetz esaten die horrelako entrenamenduei (Australian Government, s.d.), beraz, argi dago gure lana ‘saldu’ egin behar dela, baita beraien beharretaz jabetzea ere.

AFRIS testek beraien gabezien inguruko informazio baliagarriak eskaintzen digute, xehetasunak zehazki idazten baditugu jarrerari buruzko datuak (1 eta 2 galderak), arau subjektiboa (3. galdera), hautemandako jarrera (hurrengoa), nortasuna (5.) eta asmoa (seigarrena) argitzen baitizkigu.


Erakutsi nahi dizuegun hurrengo froga “The Falls Risk for Hospitalised Older People – the FHROP” (Watson, Clapperton, Mitchell, 2010) delakoa da. Ospitalean dauden adinekoen erortzeko arriskua antzemateko azterketa bat da, zein etxeko egoeratara ere moldatu daitekeen. 13 faktoretan banatutako 28 galdera ditu, zehaztasun emaitza nahiko ona izan delarik

-Erorketa historiala:
1. Erorketarik bai?
2. Lesiorik azken urtean?

-Medikazioa

5: Zenbat botika?
6. Kategorien zenbatekoa

-Osasun egoera

7. Zer gaixotasun izan dituzun aukeratu

-Zentzumena

8. Ikusmena eta zentzumena

-Hankak

9. Hanketako gaitzak
10. Oinetakoak

-Kognitiboa

11. Kultura eta hizkuntza aniztasunaren inguruko galderak

-Inkontinentzia

12. Pixa larria eta ondorioak
13. Zenbatean behin komunera gauero

-Janaria eta pisua

14. Arazorik jaterakoan?
15. Gorabehera handirik pisuan?

-Alkohola

16. Alkohola

-Ingurua

17. Etxera joan: etxeko arriskuei buruz galdetu

-Funtzionalitatea

18. Bere mugak kontuan hartu edo arriskatu?
19. Dutxa eta komuneko gauzak bere kabuz?
20. Erorketengatik aldatu da?
21. Eguneroko bizitzako ekintzak ondo burutzen ditu?
22. Erorketengatik aldatu?

-Oreka

23. Oreka, eseri eta jaiki

-Ibilera

24. Ibili eta birak
25. ibiltzean laguntzarik behar?

-Ariketa Fisikoa

27. Zenbat?
28. Kopuru hau erorketengatik aldatu al da?



Bukatzeko, gizabanakoak dituen erortzeko arrisku gehienak antzemateko azterketa zehatz bat aipatuko dizuegu.



Bibliografia


AUSTRALIAN GOVERNMENT: Questionnaire to assess attitudes to balance and falling-related interventions.(s.d.) [Kontsulta: 2012-05-12] http://www.health.qld.gov.au/stayonyourfeet/documents/88068.pdf

Watson W, Clapperton A, Mitchell R. Questionnaire to assess attitudes to balance and falling-related interventions. Sydney: NSW Department of Health, 2010.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina