2014(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

AZARORAKO jarduerak


Erorketen kontrako abentura honetan sakonki murgilduta gaudenez, hilabete honetarako bi txarla ziklo antolatu ditugu istripu hauek ekiditen ikasten saiatzeko.

Momentuz, hilabete honetako astelehen eta asteazken arratsaldeak hartuta ditugu: astelehenetan Arriaga Gizartetxean eta asteazkenetan Aldabe gizartetxean, alegia. Hortaz, erretretatua eta erortzeko beldur bazara… Anima zaitez gurekin etortzen hobeto datorkizun zentrora!


2014(e)ko urriaren 22(a), asteazkena

"Nola" galderaren garrantzia


Blog honekin hasi ginetetik, aipatuak ditugu erortzeko dauden hamaika arrazoi, gure erortzeko arriskua areagotzeko zioak, aipatuak ditugu ere sufritu ditugun erorketa hoiek dakartzagun eraginak… baina bada beste kontu bat, erorketen inguruan noski, zein bai adindunek bai gainerako gizaki guztiek ezagutu beharko luketen.

 Aurreko sarreretan ikasi dugun bezala, munduan ez dago gaizki zapaltzearenetik edota lurreko ostoporen batekin estropezu egitearenetik, kaleko egoera txarretik, argiztapen faltatik… libre dagoen inor. Eta, beraz, edonork sufri dezake hausturaren bat, bihurritzeren bat… gaizki erortzearen ondorioz. Kontua da jende gutxi dakiela benetan nola ondo erori.

Garrantzitsuena, gai honetan aritzen hasteko, erortzeko modu asko daudela jakin eta ulertzea da eta horietatik zeintzuk liratekeen modu “onak” edo “egokiak” ezberdintzea aurrerapausu itzela izango litzateke.

Blog honetan aipatutako datuak, adinduei beldur gehien ematen dioten istripuetako bat erorketak direla erakutsi digute, eta horrek, etxean sartuta geratzea, etxetik irtetze hori hala nola saihestea… dakar. Gogora ezazue ere, etxetik ez irtetze horrek, bizitza sozialean eragin negatibo izugarria duela, konponbidea gaitza baino okerragoa bilakatuz.  

Horregatik guztiagatik dugu hain garatua gaitz honen sendabiderik eraginkorrena topatzeko nahi itsu hori.

Erorketa bat gertatuz gero, nola lortu dezakegu erorketa hori ahalik eta gozoen izatea, lesiorik pairatu ez dezagun? Ikerketa askotan ari dira galdera horren erantzunik egokienaren bila, eta gure aburuz, jasotako irizpide guztietatik xumeena “moldatzea edo egokitzea” da: erori bitartean, gorputza zoruari “moldatzen” uztea gomendatzen da (ahal den neurrian, noski). Hobeto ulertzeko, izan beharreko asmoa zoruaren kontra emango genukeen talka hori txikitzen ikastea litzateke, gehiengoa beldurtu egiten baita eta gorputza gogortzen baitu, eskuak, ukondoak, aldaka, etab. ipiniz. Horren eraginez, zoruaren kontra talka egitean gorputza hain zurrun izanda eta gorputzaren zati konkretuan gainera, hausturaren bat izateko aukerak handitzen dira (Diario Popular 2012)

“Orokorrean, erortzeko orduan eskuak jartzearekin mina hartzeko arriskutik babesten garelakoaren ustea dago. Hala ere, hori egin beharrean, egin behar genukeena, erortzen hasi garenean, gorputza zoruari egokitzen uztea da. Edonork, zoruaren kontrako talka ekiditen saiatu beharrean, zoruan kokatzeko automatismoa erabiliko balu, naiz eta erori ez litzateke hainbeste minduko.” argitu zuen Miguel Hadid-ek, Ramos Mejía Hospitaleko Geriatria Unitateko nagusiak.

Hori guztia ekiditen ikasteko, Erorketak Ekiditeko Programa eskaintzen dugu. Gure tailerretan, egokitzapen fisikoaz aparte, erlaxazio metodoak eta bizitasun mentala lantzen dira edozein ustekabetan erreakzionatu ahal izateko. Horrekin batera, frogatu da, “ondo erortzea” landuz, orekan eta koordinazioan ere onura handiak lortzen direla, erortzeko arriskua agertzekotan, jendeak erreakzionatzeko eta oreka berreskuratzeko probabilitate gehiago lortuz. Horrela, horren ondorioz, erortzekotan min gutxiago egiteaz gain, gutxiago erortzea ere lortu da. Hortaz, eguneroko jarduerak egitean erortzearen beldur hori gutxitu egiten da ere eta horrek dakartzan ondorio positiboak nabarmenak izan ohi dira.

2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

Bagara jada lanean!

2014-2015 kurtsoko lehenengo lauhilabetea hasita dugu dagoeneko! Honezkero, Simón Bolívarren eta Txagorritxun ditugun talde guztiak beteta daude eta, beraz, dena prest dagoelarik, lanean hasi gara.

Aurretik argitaratutako sarreraren batean azaldu dugun bezala, gure ikasleek lau hilabete hauetan zehar test bera bi aldiz bete beharko dute, hasieran eta bukaeran, bereziki.
Horren laguntzaz ahal izando dugu jakin gure klaseak jaso eta gero hobetu, mantendu edo txarrera egin duten.

Horretan aritu gara, hortaz, orain arte igaro ditugun klaseetan: ikasleak elkarri aurkezten eta hasierako testak betetzen.

Hemendik aurrera, mota ezberdineko ariketa fisikoak egingo ditugu jo eta ke gure lagunen oreka, indarra, malgutasuna, arintasuna… hobetzen saiatzeko.

Hori bai! Taldean lekurik gabe geratu zaretenok, ez kezkatu! Etorri lasai guregana eta otsailerako egingo dizuegu lekuren bat gure artean!