2014(e)ko maiatzaren 8(a), osteguna

Erorketak ekiditea gure oinetan dago

“Podiatry support crucial to prevent falls” (Spink, 2011)



Urteak joan ahala, erorketei buruz dugun informazioa gero eta handiagoa da, eta horrela jarraitu beza!

Horregatik, oinen egoerak erorikoetan zuen zeresan esanguratsua jakitean ere ez ginen gehiegi harritu, baina bai, ordea, poztu. Izan ere, informazioak aukerak ematen dizkigu, erorketak ekiditeko aukera.

Gehiegi ikertu ez diren arren, Australiako ekidite programa batzuek bide hau ireki dute azkenaldi honetan, jakinda erorketak izateko faktore askok hartzen dutela parte, jokalariak ezagutu beharko, ezta?

Ikusi da oinazpiko flexio indarrak eta orkatilaren inbertsio/ebertsio mugimenduek oreka eta abilezia funtzionala baldintzatzen dituela.

Halaber, oinetako minak bizi-kalitatea mugatzen du, baita gaitasun funtzionala ere, eta gutxi balitz, alterazioak sor ditzake gure gorputzean. Bada, aipatutako ezaugarri hauengatik eroriko kopuruak gora egin dezake.


Hainbesteko zukua ateratzen diegun estatistikengana joz, erortzen diren pertsonen %58k mina dute oinetan. Hauek, hain juxtu, presio handiagoa egiten diote lurrari, oinazpiko goi partean duten presioa handiagoa da, eta honenbestez, min handiagoa dute eta maizago erortzen dira.

Gainera, indar gutxiago dute oinetan eta deformazioak ohikoak dira.

Honen harira, Menzen (2006) ikerketa batek informazio gehiago ematen digu: sarriago erortzen direnak malgutasun eskasagoa dute orkatiletan, oinetan duten zentzumena urriagoa da, deformazio ugari ikusi daitezke eta flexio indar gutxiago dute.

Hau honela, esku-hartzeak aurrera eramatea nahita nahiezkoa da. Ekintza hau eraginkorra izan dadin ‘multi-faceted’-a izan behar du, alor asko jorratzen dituena, alegia.

Behar dena oinetarako plantilak, aholkuak eta materiala eskaintzea, etxerako oin eta orkatilerako ariketak irakastea (astean hirutan, ordu erdiz) eta erorketak ekiditeko material hezigarria banatzea da (Spink, 2011).

Ingalaterran burutu zuten batean, esaterako, parte-hartzaileei plantilak, oinetako berriak erosteko diru-laguntzak, etxean ariketa egiteko programa, aholkuak, Erorketak Ekiditeko Programen liburuxkak eta 12 hilabeteetarako pediatria errutina eskaintzen zitzaien. Bada, urte honen ostean, talde esperimentalekoak kontrol taldekoak baino %36a gutxiago erori ziren, nahiko emaitza polita, egia esan.

Podologiak erorketak ekidin zitzakeela ikusi zuten La Trobe Universitykoek ere, izan ere, ikuspegi anitzeko podologia eskuhartzeak erorketak %36an gutxitzeko aukera eskaintzen du, hori eskuratzeko bidea erraza eta merkea delarik. (Spink, 2011)

Hau honela, beste irtenbide bat bilatu diogu erorketei, eta gogoratu beharko genuke Gasteizen izugarrizko sare publikoa dugula adinekoak podologia zerbitzu ona eta merkea izan dezaten, Adinekoen Zentro Soziokulturaletan, hain zuzen ere.

Bibliografía


Feet, Footwear and Falls – Podiatry and Falls Prevention” (s.d.). Azken kontsulta: 2012ko maiatzaren 16a

SPINK, M.J. et al. Effectiveness of a multifaceted podiatry intervention to prevent falls in community dwelling older people with disabling foot pain: randomised controlled trial ". BMJ [linean]. 2011ko ekainaren 16a. [Kontsulta: 2012ko maiatzak 16] http://www.bmj.com/content/342/bmj.d3411.long

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina