2016(e)ko apirilaren 25(a), astelehena

Zenbat jaten dugu euskal herritarrek?


El Correo egunkariko “¿Cuánto comemos los vascos?” izeneko artikulutik aterata dago honako sarrera hau. Beharbada, elikadurari buruzko hain artikulu zabal batek ez du zentzu handiegirik adinekoei buruzko blog batean, baina ziur gaude zertzelada batzuk izateko baliagarria izango dela.

Lehenik eta behin, esaten da Euskal Herria eta gastronomia oso lotuta daudela eta artikulu hau baliatuko dugu jakiteko nola jaten duten EAEko adinekoek. Esan behar da artikulu hau MERCASA erakunde publikoaren 2015eko txostenean dagoela oinarrituta.
Horrela, esaten da Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleek estatuko batazbestekoaren gainetik jaten dituztela, esaterako, frutak, arraultzak, arraina, ardoa eta esnea. Bestalde, behar baino gutxiago hartzen ditugu barazkiak eta ur minerala (gure uraren kalitateak badu eragina, adituen ustez).

Laburbilduz, erkidegoko biztanleek dieta mediterranearraren antzeko zerbait hartzen dugu, gure bereizgarri batzuk gehituta. Bereizgarri horietako bat da, adibidez, haragi gehiegi jaten dugula eta bestea, berriz, razioak jaitsi eta 10.000 pausu ematea falta zaigula.

Baina dena ez da txarra, izan ere, Euskal Herrian berezkoa omen da bertako janariaren aldeko hautua eta otorduak modu osasuntsu eta tradizionalean prestatzeko ohitura.
Horretaz aparte, otorduek hemen duten izaera sakratua eta soziala azpimarratzen dute txostenean.

Mokadu osasuntsuak bizitza osasungarri baten alde!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina