2016(e)ko apirilaren 25(a), astelehena

Ez dago adin-mugarik ariketa fisikoa egiteko



Prebentzioan eragin nahi badugu, eta gure osasunarekin lotuta dagoen edozein gauzekin ari gara, ariketa fisikoa horretarako ezinbesteko baldintza da. Zentzu honetan, Mundu mailako Zahartzaroaren II. Asanbladak (Madril, 2002) “adinekoei beste adin-talde batek dituen zainketa, osatze eta prebentzio arretarako sargune berdina eskaintzea beharrezkoa” dela ondorioztatu zuen (60. artikulua), “osasunaren sustapena, osasunaren hezkuntza, prebentzio politikak, informazio kanpainak… sustatu; eta dieta ez osasuntsuak, ariketa eza, erretzeko ohitura eta horrelako jokaera kaltegarriak baztertu” behar zirela azpimarratzen zuen bitartean (67. artikulua).
Ulergarria den bezala, ariketa fisiko kopuru egoki bat zahartzaroak dakartzan ondorio negatiboekiko alderantziz proportzionala da. Hori dela eta, ariketa eza arrisku faktore garrantzitsua da gaixotasun zerrenda luze batentzako, esaterako, bihotzekoak, depresioa, dementzia, etab.
Baina badirudi aipatu ditugun bertute hauek Estatuko pertsona nagusientzat nahikoa pizgarri ez direla dirudi, izan ere, “65 eta 75 urte arteko agureen %18 bakarrik egiten du ariketaren bat modu jarraian; eta are gutxiago, 15%, pertsona hori 75 eta 85 urteen artekoa bada.
Egia da emakumeak aktiboagoak direla, baina gizarte heteropatriarkal honek zainketen ardura eurei egotzi die eta horrek mugiarazten ditu gehiago, hein handi batean.

Argi dago asko mugitu behar garela, oraindik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina