2016(e)ko apirilaren 25(a), astelehena

Adinekoak eta teknologia berriak



Arabako ALEA ezagutzen duzue? Arabako eguneroko gaiak astero euskaraz lantzen dituen aldizkaria da eta gai interesgarri mordoa jorratzen dituzte.
Honako artikulu honetan, Oreka I.T-ko Iñaki Larrañagak teknologia berrien eta adinekoen arteko harreman ‘gatazkatsua’ du hizpide.

Esaten da, beraien lanak dakartzan ordu bakarti eta hizkera (informatiko) bereziarengatik, informatikariak jende desatsegina direla eta besteekin komunikatzeko zaila direla. Berdina esan daiteke, oro har, informatikari buruz.
2000 urtearen ondoren, interneta etxe guztietara zabaldu zen, baina kolektibo bat zabalkunde honetatik kanpo gelditu zen, bazterkeria teknologikoan eratorriz: agureak tokiz kanpo gelditu ziren, 50 urtetik gorakoak, tablet eta smartphonak ez zituztenak

Hori ilusita, geroz eta erabilterrazagoak diren produktuak sortzen saiatzen ari dira enpresak, baina oraindik ere belaunaldi arteko alde hau oso nabarmena da eta agure ‘analfabeto’ horiei baztertasuna eta ezintasuna sortzen die.

Zorionez, adinekoak eta euren senitartekoak konturatu dira hutsune hori bete beharra dagoela eta teknologiaberriak erabiltzen jakiteko gero eta ikastaro gehiago daude, adib AZSK-etan antolatzen direnak. Guk, adibidez, Wii Fit-arekin jolasten dugu hilabetean behin, eta a zer nolako algarak eta poztasuna!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina