2014(e)ko azaroaren 24(a), astelehena

ENTZUN ETA IKUSI, EZ ERORTZEKO

Ikusmen eta entzumen galerak adindunen bizitzarako oso arazo garrantzitsuak izaten dira, bai erorketen inguruan bai bizitza sozialean, inguruarekin nahiz besteekin duten erlazioa baldintzatzen baitute.

Sarrera honetan, zentzumen garrantzitsuenetariko bi hauetatik adindunek pairatzen dituzten patologia ohikoenak ikusiko ditugu.   

Ikusmena:

Adineko pertsonen osasunaren gomendio gidetan, gutxienez urtero ikusmenaren azterketa bat egitea aholkatzen da, itsumen arriskuren bat izanez gero ahalik eta lasterren hautemateko.

Arazorik ohikoenak hauek izaten dira:

  • Presbizia (ikusmen nekatua). Begiaren zahartzearen eta kristalinoaren elastikotasunaren galeraren eraginez, ia ekidinezina izaten da.

  • Kataratak. Kristalinoa etengabe ari da gardentasuna galtzen. Patología honen hasieran, itsualdi sentsazioa, kontrasteetan sentsibilitate gutxiago izatea edota erliebea ezberdintzeko zailtasuna bezalako sintomak sentitu ahal dira.
Síntoma hauek jasan edo pairatutako sentsazioa izanez gero, medikura joatea da erabaki egokiena. Kasu hauetan, jarraibide bakarra tratamendu kirurgikoa izaten baita.
  • Glaucoma. Humore urtsuaren drainatzearen falta dela eta, presio intraokularraren areagotzea da. Horrek, nerbio optikoan sortzen ditu lesioak. Garaiz zuzendu ezean, itsumena sor ditzake. Patologia honen sintomak euliak egan egiten edota distiratzen, alboetan ezin ikustea, mina begietan, ikusmen lausoa… izaten dira.

Begien presioa urtero edo bi urtero aztertzea da gomendagarria, itzulezina bilakatu ahal baita. Horretarako tratamendua, normalean tratamendu medikoa izaten da.

Entzumena:

65 eta 75 urte dituzten adindunen artean %25a inguru, baita 75 urte gorako %50a inguru ere, presbiakusia pairatzen dute. Hau da, belarriaren zahartze prozesuaren eraginez, gure bizitza soziala kaltetu ahal duen entzumenaren galera minimoa da. Konponbiderik garaiz topatu ezean, sozialki isolatzeko arriskua bilakatu daiteke.

Mota honen galeraren bat somatu bezain laster, espezialistarenera joatea gomendatzen da (otorrinolaringologoa), honek arazoaren azterketa eta balorazioa egingo baitu. Horrela, nondik datorren jakinda, tratamendu egoki bat gomendatuko digu. Ez genuke izan behar inolako lotsarik ez konplexurik, izan ere, zenbat eta beranduago konpontzen saiatu, orduan eta denbora gehiago galduko baitugu gure ingurumenaz gozatzen.


Teoria honekin guztiarekin, informazio honetaz jabetu ondoren, erreflexionatzeko ordua heldu da. Ikusmenaren eta entzumenaren patologia arruntenak ezagutu ditugu, eta medikuarenera joan beharko garela ahalik eta lasterren zahartze prozesu horri etena garaiz jarri ahal izateko ikasi dugu. Baina, hala ere, ez gara utopikoak izan behar, hondatze minimoa izanda ere beti izango baitugu zerbait: gutxiago ikusi edota entzun egingo dugu.

Hori dela eta, gure segurtasuna areagotuko duten ohitura onuragarri batzuk hartzea komeni da, gure erortzeko arriskuak murriztuko dituzten ohiturak. Beti gogorarazten ari diguten ohituretaz ari gara, gidatzeko orduan, edozein jarduera burutzeko orduan, egunerokotasunean… gure zentzumen guztiak erne izan beharko genituzke denbora guztian. Eta gure kasuan, ikusmena eta entzumena, are gehiago.

Oso garrantzitsua da, gure adina aurrera joan ahala, gaitasunak galdu zein ez, aurrera joan baino lehen, nondik goazen, non zapalduko dugun, zer oztopo dugun gure bidean, eta abarreko kontuetan arreta jartzea.

Gure bidean, arreta jartzearekin bakarrik, erortzeko arriskua neurri handi batean murriztuko dugu.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina