2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

Arnasa hartzen hobetu daiteke ere!

Arnasketa, izaki bizidunek bakarrik egin ahal duten prozesu bat da, haien biziraupenerako oxigenoa behar baitute. Hori dela eta, hil edo biziko funtzio gisa ulertua da.

Arnasketaren bidez, izaki bizidunak bere gorputzean oxigeno sartze hori ahalbidetzen dute, behar ez duten karbono dioxidoa kanpora botatzen duten bitartean.

Ingurugiroarekin burutzen duen gas trukaketa horri esker, gure gorputzak bizirauteko behar duen indarra, energia eta bizitasuna lortzen du.

“Jaio bezain laster burutzen dugun lehenengo esperientzia da, modu independientean egiten dugun lehenengo prozesu fisiologikoa”.

“BIZITZA OSORAKO EZINBESTEKOA”

Modu sinple batean azaldu ahal izateko, arnasketak eskaintzen digun oxigeno hori, gure gorputzean burutzen diren prozesu fisiologikoen “gasolioa” izango litzateke: garun-jarduerak, nerbio-sistema, muskuluak, organoak, eta abar luze bat.

Baina, noski, arnastearekin bakarrik ez du balio, baizik eta ongi arnastea da lortu behar duguna:

Arnasketa egokia, arnasketa OSO bat izango litzateke, non arnasketa sistema osoa eragiten duen eta non birikak airez guztiz betetzen diren. Gainera, hobe sudurretik hartzen badugu arnasa, airea garbitu eta berotu egiten baitu.

Hori guztia jakinda, arnasketa egokienaren bila gabiltzala, 4 fase hauek gogoratzen eta burutzen saiatuko gara:

  1. Arnasgora: airea poliki-poliki sartzen da biriketan, ahalmen osoa lortu arte.

  1. Euspena edo erretentzioa: segundu batzuetan mantentzen da airea biriketan zelula guztiak behar duten oxigenoa hartu dezaten.

  1. Arnasbehera: hartutako airea, momentu honetan karbono dioxidoa eta odolak zeraman hondakinak daramatzala,  poliki-poliki askatzen da.

  1. Atsedenaldia: arnasketa sistema eta erabilitako muskuluak segundu batzuk erlaxatuak geratzen dira prozesu guztia berriro hasi baino lehen.

                                              
 
Aholku gisa, arnasa hartzeko orduan, lehenengo behe-sabela, ondoren erdi-sabela eta bukatzeko bularraldea puztea izango litzateke gomendagarriena. Eta arnasbeheran, alderantziz.

Ondo arnastea ostopatzen diguna “ZER” den jakitea garrantzitsua dela ere uste dugu:

  • Estresa edo tentsioa: arnasketa astoratua izateak, organoak eta muskuluak oxigenoa xurgatzeko denbora murriztea eragiten du, lan hori zailduz.

  • Postura desegokia: horrek biriken edukiera murriztea dakar, zabaltzeko lekua txikituz.

  • Desorden medikuak: asma, alergiak…

  • Elikadura ohitura txarrak: asko jatea, oso azkar egitea…

  • Kutsadura, kea, aireztatu gabeko lekuak…

  • Medikazioa, alkohola, kafea: arnasketa astoratzea eragin ahal dute.

  • Tabakoa.

Hala ere, nire gorputzak bere kabuz arnasa hartzen baldin badaki, eta ni konturatu gabe eta ni lan horretaz kezkatu gabe burutzen baldin badut, zertarako ikasi beharko genuke teoria guzti hau? Arnasa hartzeko orduan, ondo edo gaizki egite horrek, zenbait onura edota zenbait gaitz ekarri ahal digulako, hain zuzen ere.

Arnasa ondo hartzea esan nahi du: modu suabe, sakon, erritmiko, jarraia, atsegin batean egitea, INDARREAN egin gabe. Modu guzti horiek lantzen baditugu, eta konturatu gabe, horrela egiten ikasten badugu, hurrengo onura hauek lortuko genituzte, besteak beste:

  • Bihotzaren esfortzuaren murrizketa:

    • Arterial-tentsio txikiagoa
    • Odol-zirkulazio hobea
    • Bihotzeko gaixotasun gutxiago

  • Globulu gorrien kopurua handitzea: horrek oxigenatze hobea dakar .

  • Guruinen eta azalaren gaztetze prozesu hobea.

  • Parasinpatiko-sistemaren funtzionamendua hobetzen du:

    • Taupada gutxiago behar dira
    • Muskuluak erlaxatuagoak egongo dira
    • Garunaren jarduera hobeak

  • Biriken elastikotasuna hobetuko da: kapazitate eta indar gehiago lortuz

  • Koipea errazago erretzea ahalbidetzen du.

Horren ordez, gaizki arnasteak, hurrengo alderdietan egiten digu kalte:

  • Biriki eta toraxaren kapazitatearen galera

    • Odol-zirkulazio okerra
    • Gorputz berotasun gutxiago
    • Bihotzaren gehiegizko esfortzua

  • Ahoaren lehortasun sentsazio

  • Digestio pisutsua eta irregularra

  • Nerbio- eta sistema inmunologikoaren egoeraren hondatzea

  • Neke, antsietatea eta egonezin sentzazioa.

    • Gure garuna oxigeno gehien behar duen organoa da: hori gabe buruko mina, logura sentsazioa, depresioa… sentituko genuke.

Gure partetik, eta mundu guztiak horrela pentsatuko duelaren uztean, onurak edota gaitzak aukeratzekotan, onurak lortzen saiatuko ginateke, noski. Horretarako, modu sinple eta ezberdinak badaude gure arnas gaitasuna landuz, hobetzeko:


Ezin dugu ahaztu, argazkian ikusitako ariketetaz aparte, gure arnas eta bihotz gaitasuna hobetu daitekela ere lan aerobikoa eginez. Horrek esan nahi du, ez genukeela alboan utzi behar ibiltzea, igeri egitea, bizikletaz ibiltzea…  gutxienez egunean 30 minutuz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina