2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena

Nola al gara lurretik altxatu?


Aspaldi daramagu erorketei buruz idazten, hauek nola ekidin, arriskuak murrizteko zer egin, zein alderdi daukaten garrantzia gehien edota non edo nork duen erortzeko aukera gehiago...

Baina gai hau sakonago aztertzeko, gehiago ikasteko eta honi buruz gehiago jakin dezagun, nahiz eta nire osasuna landuta izan ere, nahiz eta ikasitako arriskuak ekiditzen saiatu izan ere,  erori gaitezkeela ulertzea komeni dugu.

Kasu honetan, gure lan osoa ez dugu bertan behera utziko. Oso gai zabala dela ikasi dugu eta erortzeko milaka arrazoi ezberdin daudela ere. Horregatik, erori garenean nola jardun jakitea ere garrantzitsua dela uste dugu.

Aurreko idazkietan aipatu dugun moduan, erorketa bat pairatu izanez gero, lurrean altxatu ezinik ematen dugun denbora  oso eraginkorra izaten da. Horrek ondorio larriak ekar ditzake bai fisikoak bai psikologikoak. Alde batetik, luzaro botata egoteak presioagatik ulcerak sortarazi ditzake, deshidratazioa, nerbio krisiak, altxatzen saiatzerakoan lesio okerrak... eta beste aldetik, gure autoestiman eragin handia izaten du, erortzeko beldurra nabarmen handitzen du... eta hori guztia gure isolamendu propioak eragiten du.

Arrazoi horregatik, jarraibide moduan, pausu erraz batzuk proposatuko ditugu, lurrean botata egotekotan, nola altxa gaitezkeen jakin dezagun.
ERORTZEN BAZARA, ZER EGIN?:

  • Lehenengo pausua, garrantzitsuena.

Lasaitzeko momentu bat hartu ezazu eta nola zauden hantzeman. Zure gorputza sentitu beharko duzu lesioren bat duzun ala ez jakiteko.
Minik sentituz gero, lasaitu eta mugitzen ez saiatu.
Norbait badago inguruan, zaudenean geratu eta lagutza eskatu.
Eta bakarrik bazaude, 112 telefonora deitu edota tele-alarma dispositibo bat izatekotan, erabili.

BEHIN HAU GUZTIA EGINDA, ALTXATZEA ERABAKI BADUZU, HORRELA EGIN:

  • Presarik gabe buelta eman eta ahuspez jarri. "Bloke" baten antzera egiten saiatu aldi berean beso bat eta hanka bat biratuz.
  • Besoetan lagundu eta belaunak bularrerantz mugitu, lau oinetan jarri arte.
      
  • Zure ingurua behatu eta objektu finko bat hautatu. Zoaz lau hanketan besaulki edo objektu horretaraino, eta bertan eutsi altxatzeko. Gogoratu! Ez zaitez altxatzen saiatu euspen finkorik gabe, berriro eror zintezke eta.
  • Bi eskuez eutsi. 
  • Aurrera ezazu indar gehien eta konfidantza gehien ematen dizut belauna.
  • Has zaitez altxatzen, zama mugitu duzun zangoaren gainean bermatuz, guztiz zutitu arte. Ez askatu besoak.
  • Zutitu ondoren, eta euskarria askatu gabe, hartu atsedena ibiltzen hasi aurretik. Aulki batean bermatu bazara, gorputza biratu eta bertan eser zaitezke.
  • Erorketa gertatu ondoren zoaz medikuarenera eta azal iezaiozu gertatutakoa, erortzearen arrazoia zein izan den jakiteko. Izan ere, zergatik erori garen ulertzeak berriro ez erortzen lagun gaitzake.

1 iruzkin:

  1. Hainbeste informazio eta aholkurekin, zaila izango du irakurleak erortzea!! Segi horrela!

    ErantzunEzabatu