2016(e)ko apirilaren 25(a), astelehena

Aitzaki apparta kirola egiteko!



Teknologia berriak gure bizitza-kalitatea hobetzeko baliabide bikaina dira, eta blog honetan sarri askotan azpimarratu dugu ariketa fisikoa, teknologia eta adinekoen artean dagoen harremana.
Oraingo honetan Esporti Masters applikazioa aurkeztu nahiko genizueke, adinekoek bizimodu aktiboago bat izatea ahalbidetzen duen tresna berritzailea, hain zuzen ere.

Esporti Masters adinekoek ariketa fisikoa egin dezaten bultzatzeko eta zahartzaro aktiboa sustatzeko ohiturak ezagutarazteko app bat da eta sedentarismoa eta gehiegizko pisua gainditzeko ohiko saiakerak gainditzen ditu.
Jantzienak ziurrenik ohartuko zarete adinekoentzat prestatutako Esporti Revolution-en moldaketa bat dela, beraz, ezagunak dira bere bertuteak. App-aren erabilera oso erraza da, burut proposatzen zizkizun ariketa anitz eta intentsoak, eta arrakastaz bukatzen dituzun heinean puntuak irabazten joango zara, zeinek beste ariketa eta erronka batzuetara eramango zaituen.

Edozein aitzakia da ona geldirik ez gelditzeko, zalantzarik gabe.

Ez dago adin-mugarik ariketa fisikoa egiteko



Prebentzioan eragin nahi badugu, eta gure osasunarekin lotuta dagoen edozein gauzekin ari gara, ariketa fisikoa horretarako ezinbesteko baldintza da. Zentzu honetan, Mundu mailako Zahartzaroaren II. Asanbladak (Madril, 2002) “adinekoei beste adin-talde batek dituen zainketa, osatze eta prebentzio arretarako sargune berdina eskaintzea beharrezkoa” dela ondorioztatu zuen (60. artikulua), “osasunaren sustapena, osasunaren hezkuntza, prebentzio politikak, informazio kanpainak… sustatu; eta dieta ez osasuntsuak, ariketa eza, erretzeko ohitura eta horrelako jokaera kaltegarriak baztertu” behar zirela azpimarratzen zuen bitartean (67. artikulua).
Ulergarria den bezala, ariketa fisiko kopuru egoki bat zahartzaroak dakartzan ondorio negatiboekiko alderantziz proportzionala da. Hori dela eta, ariketa eza arrisku faktore garrantzitsua da gaixotasun zerrenda luze batentzako, esaterako, bihotzekoak, depresioa, dementzia, etab.
Baina badirudi aipatu ditugun bertute hauek Estatuko pertsona nagusientzat nahikoa pizgarri ez direla dirudi, izan ere, “65 eta 75 urte arteko agureen %18 bakarrik egiten du ariketaren bat modu jarraian; eta are gutxiago, 15%, pertsona hori 75 eta 85 urteen artekoa bada.
Egia da emakumeak aktiboagoak direla, baina gizarte heteropatriarkal honek zainketen ardura eurei egotzi die eta horrek mugiarazten ditu gehiago, hein handi batean.

Argi dago asko mugitu behar garela, oraindik.

2016(e)ko apirilaren 2(a), larunbata

Eta apirila: hurrengo ikasturterarte!

Sasoiko azkenengo hitzaldia izando dugu apirilaren 6an, 17:30tan, La Esperanza elizan, eta honenbestez, ikasturte honetako hitzaldien amaiera iritsiko da. Ostiralean, halaber, Mendizabalako Gorputz eta Kirol ekintzak sustatzeko goi mailako teknikari-gaiei hitzaldi bat emango diegu.
Hurrengo ikasturterako dagoeneko sei hitzaldi ditugu lotuta (Etxezarrako apartamentu tutelatuak, El Pilar gizarte etxea, Los Molinos eta Beato Tomas de Zumarraga eguneko zentroak, ASOPARA elkartea eta Aranbizkarra AZSK), baina zure inguruan proposatu nahi baduzu edo guri zuzenean antolatzeko aukeraz galdetu, gogoratu programaprevencioncaidas@vitoria-gasteiz.org dela gure helbidea.

Laster arte!

2016(e)ko martxoaren 4(a), ostirala

Martxorako hitzaldiak (hau bukatzen ari da!)

Aste Santua gainean dugula ikusita, hilabete lasaia izango dugu hau, hitzaldiei dagokienez behintzat. Hauek dira martxorako lotuta ditugun hitzaldiak:
  • Grupo Alaiak: martxoak 10, 17:00etan (jarraipena)
  • Olarizu EAG: martxoak 15 eta 17, 17:15

Bien bitartean, ondo izan!

2016(e)ko otsailaren 8(a), astelehena

Etorkizuneko erizainekin erorketen inguruan mintzatzen



Pasa den astelehenean, otsailaren lehenengo egunean, EHUko Erizaintza Eskolara joan ginen, euskarazko bigarren mailako ikasleei gure Erorketak Ekiditeko Programa azaltzera. Erizaintza Geriatrikoa ikasgaiarekin hasi berriak dira ikasle hauek eta guk azaldutakoa interesgarria irudituko zitzaiela espero dugu. Era berean, guk ere asko ikasi genuen topaketa horretatik.
Mila esker Susana eta ikasle guztiei!

Otsailerako hitzaldiak



Otsaila ere halako batean iritsi zaigu eta hauek dira hilabete honetarako prest ditugun hitzaldiak:

  • Apartamentos Donostia: otsailak 10, 17:30etan
  • Apartamentos Getaria: otsailak 11, 17:30etan
  •  Cáritas Abetxuko: otsailak 12 eta 19,  16:15etan
  • Cáritas Lakua-Arriaga (jarraipena): otsailak 23, 17:00etan
  • Grupo Alaiak: otsailak 25 eta martxoak 10, 17:00etan
  • Residencia Juan Pablo II: otsailak  29 eta martxoak 1, 2 eta 3, 17:00etan

Hauetakoren batean elkar ikusiko dugulakoan. Azkar mugitu, hauek baitira ikasturte honetako azkenentsuenak!

2016(e)ko urtarrilaren 10(a), igandea

Urte berri on! Atsedena hartu ondoren, bete-betean gatoz lanera!

2016 honi ahalik eta energia gehienarekin ekiteko, hainbat hitzaldi antolatu ditugu hilabete honetarako. Animatu eta etorri!
  • San José elizbarrutia: urtarrilak 12, 16:00etan
  • La Esperanza elizbarrutia: urtarrilak 13, 17:30etan
  • San Francisco elkartea: urtarrilak 14 eta 28, 16:00etan (ariketa fisikoa soilik)
  • Grupo Amistad: urtarrilak 18 eta 25, 16:30etan
  • Cáritas Lakua-Arriaga: urtarrilak 26 eta otsailak 23, 17:00etan.
Gainera, otsailaren erdialdean hasiko diren talde berriak ixten hasiko gara eta etxez etxe joango gara gure ikasleen segurtasuna aztertzera eta aholkuak ematera. Honenbestez, hilabete oparoa hau ere!

2015(e)ko abenduaren 12(a), larunbata

Badatoz oporrak!

Gabonak ate joka ditugu, eta hortaz, iritsi da atseden hartzeko unea. Urriaren hasieratik gabiltza egurrean eta bada garaia merezitako atsedena hartu dezaten gure ‘ikasleek’. Oporretatik itzultzean, oraindik ere beste hilabete eta erdi izango dute parez pare, otsailaren erdialdean hasiko diren hurrengo taldeei tokia egin aurretik.

Opor onak pasa eta itzulerararte!

 












Abendurako egitaraua

Abenduan, oporrak izanagatik ere, hainbat ekintza prestatu ditugu, eta horietako batean elkar ikusiko dugulakoan gaude. Hauek izan dira eta dira hilabete honetan antolatutakoak:
  • AFA Araba: abenduaren 1a, 16:00-18:00
  • Judimendiko AZSK: abenduaren 4, 11, eta 18, 11:30-13:00
  • Sansomendiko AZSK: abenduaren 9 eta 10, 18:30-20:00
  • Ariznabarrako AZSK: abenduaren 14 eta 17, 18:15- 20:00
  • Adurtza/San Kristobal auzoko pentathloia: abenduaren 28an, 10:00-14:00
Hurrengo hilabeteetako berri ere izango duzue! Laster arte!


SER irratian elkarrizketa, entzun nahi baduzue!

Pasa den abenduaren 8an SER irratian elkarrizketatu gintuzten, Programa Soziomotorea, eta batik bat, Erorketak Ekiditeko Programa hobeto ezagutu nahian. Oso esperientzia polita izan zen eta asko eskertzen dugu azaldu zuten interesa. Hementxe duzue elkarrizketa osoa entzungai, 1:55 minututik aurrera.
Eskerrik asko Delia Tobías kazetariari, jakina.

2015(e)ko azaroaren 16(a), astelehena

Eskerrik asko, Arabako Gorrak!

Pasa den astean, bi hitzaldi eman genituen Arabako Gorrak elkartean, Bego eta Ainhitzeren laguntzarekin. Oso ekimen aberasgarria izan zen eta uste dugu bi aldeek ikasi genuela zerbait! Guk zeinu-hizkuntzan hitz eta esaera pare bat, eta hara bertaratu ziren guztiek, berriz, erorketak nola ekidin.
Plazer hutsa izan zen zuekin batera aritzea! Hurrengo arte!



P.d. Informazio, argazki eta bideoak hemen dituzue, Arabako Gorrak elkarteko Facebook-ean.

2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

Azaroko egitaraua

Azaroan hainbat hitzaldi antolatu ditugu eta bertaratzeko gonbita luzatu nahi diogu edozeini, batik bat adinekoa bada eta gai honetan interesa badu, jakina!
  • Caballo de Picas apartamentu tutelatuak: azaroaren 3an, 17:00etan
  • San Juan parrokia: azaroaren 5ean, 17:00etan
  • Arabako Gorrak elkartea (interpretearen laguntzarekin): azaroaren 10 eta 12an, 18:00etan, Aranbizkarrako AZSKn
  • Las Nieves parrokia: azaroaren 18an, 18:30tan.
  • Aranako AZSKn: azaroaren 23, 25 eta 30ean, 18:00etan.
Elkar ikusiko dugulakoan!

2015(e)ko urriaren 28(a), asteazkena

Artikulu interesgarria kalean!

Artikulu hau atera berria da, eta uste dugu komenigarria dela aditzera ematera.

Erorketen arazoa hobeto ulertzeko eta betiere, azkenengo helburua prebentzioa delarik, ikerlari batzuk (ikus esteka) “Caídas en la población anciana española: incidencia, consecuencias y factores de riesgo” izeneko lana argitaratu dute.

Erorketen ehunekoa, maiztasuna eta erorketen arrisku-faktoreak ezagutzeko, euren etxebizitzan bici ziren 772 adineko espainiarrei jarraipen bat egin zitzaien. Urtebetez, eta hiru hilabeteko maiztasunez, honako aldagai hauek behatu zitzaizkien, telefono bidez egindako galdetegiekin: gaitasun funtzionala, erorketen historia, aurrekariak gaixotasunekin, botika kopurua, orekaren gabeziak, ibilkerarako laguntzak, gaitasun kognitiboa ella depresio-sintomak. Horretaz gain, epe horretan izandako erorketak, horien ondorioak eta behar izandako osasen-baliabideak ere ikertu ziren.
Emaitzak aztertuz, hainbat ondorio atera litezke. Lehenik eta behin, lagina osatzen zutenen %28,4 erori zen behin edo gehiagotan, eta 9,9%, berriz, askotan.
Bigarrenik, eta erorketaren arrazoiari dagokionez, erorketen herena kanpoko/inguruko faktoreengatik jazo zen, esaterako, izotza.
Bestalde, eta ondorioak aztertuz, erori zirenen %9,3 hezurrak apurtu zituzten (%3,1 aldaka), eta erdiak baino gehiago, hau da, %55,4, artatu beharra izan zuten. Halaber, artatu beha rizan zuten %29 larrialdietara joan behar izan ziren eta %7,3, berriz, ingresatu behar izan ziren.
Bukatzeko, behatu ziren arrisku-faktoreak ondo hauek dira: adina (>79 urte), bakardadea, bi botika baino gehiago hartzea, eguneroko ekintzak egin ahal izateko mugak, oreka eta indar eskasa eta laguntza teknikoren batekin ibiltzea.


Egia esan, Erorketak Ekiditeko Programado partaideak asko pozten gara horrelako ikerketak argitaratzerakoan, eta espero dugu, dugun informazio guztiarekin eta faktore anitzeko esku-hartzeekin, erorketak huskeria hutsa bilakatuko direla egunen batean.

2015(e)ko urriaren 19(a), astelehena

Aste honetarako plana



Erorketei buruz gehiago jakin nahi baduzu, aste honetan hitzaldi-sorta dugu El Pilarreko AZSK-n, Caracas kalean. Urriaren 19, 20 eta 22an izango dira hitzaldiak, 18:00etatik 19:30ak arte. Animatzen? Egunen bat galtzen baduzu, ez arduratu eta etorri ahal duzunean!


Resultado de imagen de CSCM El Pilar

2015(e)ko urriaren 14(a), asteazkena

Gaur goizean Urkide ikastetxean izan gara, gure programa azaltzen

Gure egitasmoaren oinarrietako bat lehen mailako prebentzioa da, hau da, ahal dugun heinean, informazioa eskainiz erorketak ekiditen saiatzea. Horretarako, eta aurreko urteetan egin dugun legez, gaur goizean Gasteizko Urkide ikastetxean izan gara, bertan abian dagoen Ariketa Fisikoko Zikloan gure Programa azaltzeko asmoz. Hurrengo astean, saio praktiko bat egingo dugu, ariketa fisikoaren bitartez erorketak nola lantzen diren ikasteko.


2015(e)ko urriaren 13(a), asteartea

Pasa den astean "Noticias de Álava"-n...

 Gure programa pixka bat gehiago ezagutu nahi baduzu, hona hemen aitzakia ederra!

  • http://www.vitoria-gasteiz.org/a25/docs/000000000/000512000/512343.pdf
  • http://www.vitoria-gasteiz.org/a25/docs/000000000/000512000/512273.pdf

Ekin eta ekin, ekidin! Hasi da 2015-2016 ikasturtea!





Dena prest dugu eta bete dugu lehenengo astea lan eta lan. Ea zer nolako lauhilabetekoa dugun gure gazteekin. Jakinaren gainean izango zaituztegu!

2015(e)ko irailaren 28(a), astelehena

Dena hasteko prest (ia) !

Hilabete hau datorren ikasturtea prestatzen ibili ostean, gertu dugu ikasturtearen hasiera ofiziala. Hain zuzen ere, urriaren 5eko astean ekingo diogu lehenengo lauhilabetekoari (otsailaren erdialderarte).

Hauek dira aurten ere ditugun ordutegiak:

Txagorritxuko AZSK:

- Astelehen eta asteazkenetan
   - 10:00-11:15
   - 11:15-12:30
   - 16:30-17:45

Simon Bolibar:

- Astelehen eta asteazken
  - 11:45-13:00

- Astearte eta ostegun:
   - 10:00-11:15
   - 11:15-12:30


Oraindik ere leku batzuk ditugu betetzeke, beraz, interesa bazenute edo gustora etorriko litzateken norbait ezagutzen baduzue, jarri harremanetan gurekin.

Txagorritxuko AZSK: Mexiko kalea, 11 (945161452)
Simon Bolibar: Simon Bolibar enparantza, 6 behea (945204498)
emaila: programaprevencioncaidas@vitoria-gasteiz.org

Labur esanda, oreka eta hanketako indarra lantzen dituen ariketa fisikoa egiten dugu, ezaugarri anitzdun taldeak osatzen ditugu eta doakoa da. Animatu!

2015(e)ko irailaren 3(a), osteguna

Beste urte berri bat (V)

Egun on guztioi!!

Iraila iritsi da, oporrak bukatu zaizkigu, eta honenbestez, Erorketak Ekiditeko Programan beste ikasturte berri bati ekingo diogu.
Honako hau gure bosgarren urteurrena izango da, halako egun batean Xabier Gabiñak 2010ean ekin baitzion bide honi, baina gauzak asko aldatu dira ordutik eta apurka apurka gure bidea egiten gabiltza.

Aurten, berrikuntza bezala, Irati Armas (Osasun Parkeetan ere egongo dena) eta Beñat Garaio izango dira programaren ardura izango dutenak, baina ez dugu ahaztu nahi Aitorrek azken urte(et)an egindako lana. Zu noiz itzuliko zain gaude, mozete!

Irailaren 28an ekingo diegu klaseei eta aste hauetan klase horiek eta beste hainbat gauza antolatzen ibiliko gara. Gure berri izango duzue, zalantzarik ez!

Elkar ikusiko dugulakoan,

Irati eta Beñat