ariketa fisikoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ariketa fisikoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko apirilaren 25(a), astelehena

Propiozepzioa (labur-labur) azalduz



Gure lankidea den Iratik lan interesgarri hau topatu du propiozepzioari buruz eta interesgarria iruditu zaigu hemen partekatzea, uste baitugu interesgarria dela ariketa fisikoa (eta erorketak ekiditzea) ikuspegi berritzaile honetatik.

Sarrera moduan esango dugu Sherrington-ek 1906-an propiozepzioa norberaren gorputz-jarreraren eta mugimenduaren inguruan izaten den informazio sentsoriala bezala definitu zuen. Denborarekin, baina, kontzeptua garatuz joan da eta gaur egun gorputz-jarreraren eta giltzarrietako mugimenduaren kontzientzia gisa da ezagutua. Saavedra eta Lephart-en arabera hiru osagarri ditu:
a.      Estatestezia: giltzarrietako gorputz-jarreraren kontzientzia
b.      Zenestesia: mugimendu eta azelerazioaren kontzientzia
c.       Ekintza eragileak: erreflexuen erantzuna eta giharretako tonoaren erregulazioa

Propiozepzioak giltzarrietako egonkortasuna mantentzen du baldintza dinamikoetan eta giltzarrietako oreka eta erabakitako mugimendua ahalbidetzen ditu (ibid.) Propiozepzioa ikusmen, entzumen eta bestibuluko zentzuen kitzikagarrien eta azaleko, giltzarrietako eta giharretako hartzaileen araberakoa da, zeintzuek ehunetako gertakizun mekanikoen informazioa igortzen duten seinale neurologikoak erabiliz (ibid.).

Kirol Medikuntzako Eskola Amerikarrak ariketa propiozeptibo dinamiko eta estatikoen preskripzioa aholkatzen du, eta oro har, gorputzaren sostengu handi batetik txikiago batetara pasatzen da, normalean ibiliz egiten diren ariketekin, 30 segunduko tarteak hartuz.
Ariketa teknika asko daude, baina adibidez, beheko gorputz-adarretako kontrol neuromuskularra lortzeko, azalera ezegonkorrak erabiltzea gomendatzen da.

Ez dugu teorian asko sakondu nahi, baina dokumentu honetan 21. orrialdetik aurrera dagoen propiozepziozko ariketen plangintza hau begiratzea aholkatzen dizuegu. Gure sasoia hobetzea baita helburua!

Damutuko zaizu, bestela!


“Edozein arrazoirengatik, norbaitek bere entrenamenduak bertan behera uzten dituenean, konturatzen da zenbat behar den sasoi fisiko on bat lortzeko eta zeinen azkar galtzen den irabazitako hori” Ziurrenik, esaldi hau irakurtzerakoan zuotako askori gertuko (edo zuen) rasuren bat etorri zaizue burura, eta atsekabe sentimendu bat sartuko zitzaizuen zuen gorputzean. Gure kirol errutina uztea da, hain juxtu, El País egunkariko artikulu honek lantzen duena.  Vanesa Sanz fisioterapeuta eta entrenatzaile pertsonalaren hitzak ziren, baina honako hau ere gehitzen zuen: “berriro hastean, azkar errekuperatzen dela da albiste ona”. Hori bai, lehen genuen hori berriro lortzeko prozesua ez da berdina guztientzako, izan ere, goi-mailako kirolariak euren aurreko egoerara aste gutxitan itzultzen dira; hasiberri batek zailtasun gehiago izango dituen bitartean. Era berean, kirola egiteari sei hilabeteko praktika jarraituaren ondoren uztekotan, “irabazitako gihar-potentziaren ia erdia mantenduko duzu”. Kirola maiz egiten duten horiek hiru astetan nabarituko dute gihar-tonua galdu egiten dela eta gorputza biguntzen dela. Ziur Sanz-en iruzkinek hurrengo batean ariketa egiteari uzteko erabaki arina bi aldiz pentsatuko dugula, hurrengo batean. 



Edonola ere, aldez aurretik egindako ariketa kopurua ez da sasoi horren galeran eragiten duen aldagai bakarra, izan ere, uzteko arrazoiak ere badu zeresana, Molly Galbraith adituaren esanetan. Hau honela, “gaixotasun batengatik bada, bizpahiru astetan gorputzak gehiegizko estresa du eta tonua galdu duela nabaritzen da. Bestalde, osasuntsu bazaude eta ariketa fisiko arina egiten baduzu, bost aste egon zaitezke galera esanguratsurik gabe. Sanz-i galdetzen diote ea zer egin behar den “amore emateko” eta erantzuna zabala da: elektroestimulazioak, kirola denbora gutxian egiteko, entrenatzaile pertsonal ‘gogor’ bat; gustatzen zaizkigun ekintzak egitea eta ariketa kanpoan egitea. Gai honen garrantziaz jabetuta, esan nahi dugu asko direla ariketa fisikoa egiteari uzten diotenak, hainbat arrazoi direla medio, eta seguruenik ez dira konturatzen zer nolako akatsa egin duten. Adibide garbiena oporretan izan ohi da, izan ere, eta salbuespenak salbuespen, garai hauetan nekez egiten dugu ariketa fisikoa. Ikusitakoaren harira, ea nor gelditzen den sofan orain!

Gorputz-jarrera osasuntsua lortzeko mini gida: Programa Soziomotorearen ekimena!

Zer litzateke adinekoei arreta ematen dien zerbitzua langileak sasoiz kanpo baleude?Duela hilabete batzuk martxan jarri bagenuen ere, Programa Soziomotorea, Sirimiri enpresako beste kideekin batera, Laneko Gorputz-Jarrerak Lantzeko Mini-Gida Osasuntsua kaleratu genuen, gure lankideen ongizatean eragiteko asmoz.

Eguna hasi aurretik eta lanetik irteterakoan egiteko ariketa errazak sortu ditugu, Hugo Musitu diseinatzailearekin batera, langile hauek bere lan-orduetan egin ditzaten. Eserita eta zutik lan egiten dutenentzako plangintza berezitua sortu dugula aipatzekoa da.

Esan behar da egitasmo hau GOSASUN egitasmoaren barruan kokatu dela, Eusko Jaurlaritzaren Innobasque erakundeak EAEn ohitura osasuntsuak sustatzeko egitasmoa, han zuzen ere. Gainera, beraien web-gunean aipatu gaituzte! Era berean, klikatu hor ale bat atzitu nahi baduzu.

Aitzaki apparta kirola egiteko!



Teknologia berriak gure bizitza-kalitatea hobetzeko baliabide bikaina dira, eta blog honetan sarri askotan azpimarratu dugu ariketa fisikoa, teknologia eta adinekoen artean dagoen harremana.
Oraingo honetan Esporti Masters applikazioa aurkeztu nahiko genizueke, adinekoek bizimodu aktiboago bat izatea ahalbidetzen duen tresna berritzailea, hain zuzen ere.

Esporti Masters adinekoek ariketa fisikoa egin dezaten bultzatzeko eta zahartzaro aktiboa sustatzeko ohiturak ezagutarazteko app bat da eta sedentarismoa eta gehiegizko pisua gainditzeko ohiko saiakerak gainditzen ditu.
Jantzienak ziurrenik ohartuko zarete adinekoentzat prestatutako Esporti Revolution-en moldaketa bat dela, beraz, ezagunak dira bere bertuteak. App-aren erabilera oso erraza da, burut proposatzen zizkizun ariketa anitz eta intentsoak, eta arrakastaz bukatzen dituzun heinean puntuak irabazten joango zara, zeinek beste ariketa eta erronka batzuetara eramango zaituen.

Edozein aitzakia da ona geldirik ez gelditzeko, zalantzarik gabe.

Ez dago adin-mugarik ariketa fisikoa egiteko



Prebentzioan eragin nahi badugu, eta gure osasunarekin lotuta dagoen edozein gauzekin ari gara, ariketa fisikoa horretarako ezinbesteko baldintza da. Zentzu honetan, Mundu mailako Zahartzaroaren II. Asanbladak (Madril, 2002) “adinekoei beste adin-talde batek dituen zainketa, osatze eta prebentzio arretarako sargune berdina eskaintzea beharrezkoa” dela ondorioztatu zuen (60. artikulua), “osasunaren sustapena, osasunaren hezkuntza, prebentzio politikak, informazio kanpainak… sustatu; eta dieta ez osasuntsuak, ariketa eza, erretzeko ohitura eta horrelako jokaera kaltegarriak baztertu” behar zirela azpimarratzen zuen bitartean (67. artikulua).
Ulergarria den bezala, ariketa fisiko kopuru egoki bat zahartzaroak dakartzan ondorio negatiboekiko alderantziz proportzionala da. Hori dela eta, ariketa eza arrisku faktore garrantzitsua da gaixotasun zerrenda luze batentzako, esaterako, bihotzekoak, depresioa, dementzia, etab.
Baina badirudi aipatu ditugun bertute hauek Estatuko pertsona nagusientzat nahikoa pizgarri ez direla dirudi, izan ere, “65 eta 75 urte arteko agureen %18 bakarrik egiten du ariketaren bat modu jarraian; eta are gutxiago, 15%, pertsona hori 75 eta 85 urteen artekoa bada.
Egia da emakumeak aktiboagoak direla, baina gizarte heteropatriarkal honek zainketen ardura eurei egotzi die eta horrek mugiarazten ditu gehiago, hein handi batean.

Argi dago asko mugitu behar garela, oraindik.

2014(e)ko maiatzaren 8(a), osteguna

Ariketa fisikoa: ez edozer, ez edonola

Hurrengo sarrera motz honetan, gure ariketa fisikoko programa zehazteko pare bat zertzelada azalduko dizkizuegu, betiere Dawn Skeltonen bi artikulu hizpide hartuta.

Normala denez, gure programak hobetu nahi ditugu, eta ibiliaren ibilian gure ezagutza handitzen doa. Adibidez, komenigarria da oreka landu nahi duen programa batek gutxienez hiru hilabetean zehar astean hiru egun lan egitea (Skelton, 2011a).

Teknologia berriak eta erorketak

 Gaurko honetan, teknologia izango dugu aipagai, izan ere, zenbat ate ireki izan ote dizkigute munduan zehar sortutako hamaika aurrerapen horiek? Ordenagailurik gabe ezin izango genuen sarrera hau idatzi; internetik gabe ezin izango genituen munduko gure kideek argitaratutako lanak irakurri eta guk ere ezingo genizkizuen eskaini; hegazkina zerbait berria da eta auskalo nola bidaiatuko zuten urrutira duela 100 urte,…

Eta jakina, gure eguneroko bizitzan beste hainbeste onura ere izan ditugu teknologiari eskerrak, tartean, gure eguneroko bizimodua erraztu digu eta arriskuak arindu dizkigu. Horren harira, ariketa fisikoa, erorketen ebaluazioa eta domotika lirateke gure esparruan eman diren aurrerapausu nabarmenak, gure ustetan.
Beste egun batean Manex Garaioren artikulu bat ere zabalduko dugu domotikaren inguruan, baina momentuz ariketa fisikoa eta erorketen ebaluazioa aipatuko ditugu.

Adinaren ondorioak

Gero eta ‘zaharragoak’ izan, orduan eta gehiago erortzen omen gara (Skelton, 2011), horretan ados gaude. Grundstorm eta enparauek 2008. urtean egin zuten ikerketan, non 125000 adinekok hartu zuten parte, ikusi zen 85 urtetik gorakoen %20a erori zela aurreko hiru hilabeteetan. Honi gu guztiongandik jakina den datuari gehitzen zaio, hau da, urtero adin-tarte horretatik erdia lurrera joaten den kopurua (NHS, s.d.), alegia.

Dena den, askok eta askok arrazoietan desadostasunak dituzte eta ez da harritzekoa, faktore asko baitaude. Hala ere, ziur esan dezakeguna da adina baino beherakada fisiko orokorra dela eragin handietako bat, baita gizonezkoen lo eskasia, bihotzeko arazoak, Gorputz masaren Indizearen (GMI) gorakada, alkohola edatea eta osasun arazoak eta behar dituzten makinak ez erabiltzea ere.
Askotan aipatu den bezala, erorketen atzean barne-faktoreak egon daitezke, esate baterako, ibiltzeko laguntza behar izatea, mugikortasuna galtzea, bertigoak gure oreka kaltetzea, zorabioak izatea, entzumena eta ikusmena gaizki egotea, botika asko hartzea, kontzientzia maila urria izatea, kognizio aldetik eskas izatea eta aurretik ere erorketak izatea. Kanpo-faktoreek, ordea, zeresan handia dute erorketetan, eta horiek aztertzea beharrezkoa izango da eskuhartze egoki baterako.
Erortzeko beste arrisku-faktore batzuk tabakismo eta alkoholismoa, hipertentsio arteriala eta obesitatea lirateke. (Cortes eta Coyoc, s.d.)
Hau honela, prebentzio orok erortzeko arriskua baloratu beharko luke, errejistro bat izateko parada izan, materiala, laguntza eta tresnak eskaini eta pertsona denboran eta espazioan kokatzea.