datuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
datuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko urriaren 28(a), asteazkena

Artikulu interesgarria kalean!

Artikulu hau atera berria da, eta uste dugu komenigarria dela aditzera ematera.

Erorketen arazoa hobeto ulertzeko eta betiere, azkenengo helburua prebentzioa delarik, ikerlari batzuk (ikus esteka) Caídas en la población anciana española: incidencia, consecuencias y factores de riesgo” izeneko lana argitaratu dute.

Erorketen ehunekoa, maiztasuna eta erorketen arrisku-faktoreak ezagutzeko, euren etxebizitzan bici ziren 772 adineko espainiarrei jarraipen bat egin zitzaien. Urtebetez, eta hiru hilabeteko maiztasunez, honako aldagai hauek behatu zitzaizkien, telefono bidez egindako galdetegiekin: gaitasun funtzionala, erorketen historia, aurrekariak gaixotasunekin, botika kopurua, orekaren gabeziak, ibilkerarako laguntzak, gaitasun kognitiboa ella depresio-sintomak. Horretaz gain, epe horretan izandako erorketak, horien ondorioak eta behar izandako osasen-baliabideak ere ikertu ziren.
Emaitzak aztertuz, hainbat ondorio atera litezke. Lehenik eta behin, lagina osatzen zutenen %28,4 erori zen behin edo gehiagotan, eta 9,9%, berriz, askotan.
Bigarrenik, eta erorketaren arrazoiari dagokionez, erorketen herena kanpoko/inguruko faktoreengatik jazo zen, esaterako, izotza.
Bestalde, eta ondorioak aztertuz, erori zirenen %9,3 hezurrak apurtu zituzten (%3,1 aldaka), eta erdiak baino gehiago, hau da, %55,4, artatu beharra izan zuten. Halaber, artatu beha rizan zuten %29 larrialdietara joan behar izan ziren eta %7,3, berriz, ingresatu behar izan ziren.
Bukatzeko, behatu ziren arrisku-faktoreak ondo hauek dira: adina (>79 urte), bakardadea, bi botika baino gehiago hartzea, eguneroko ekintzak egin ahal izateko mugak, oreka eta indar eskasa eta laguntza teknikoren batekin ibiltzea.


Egia esan, Erorketak Ekiditeko Programado partaideak asko pozten gara horrelako ikerketak argitaratzerakoan, eta espero dugu, dugun informazio guztiarekin eta faktore anitzeko esku-hartzeekin, erorketak huskeria hutsa bilakatuko direla egunen batean.

2014(e)ko maiatzaren 8(a), osteguna

Erorketak, gai mamitsua (I): datu orokor batzuk

Erorketak gora, erorketak behera; nahikoa mami izango al du gai honek prebentziorako plan eta programa indartsuak sortzeko? Hainbeste material al dago blog bat abiatzeko adina?
Antza denez, bai, zeren bestela ez luke zentzurik hainbesteko garrantziarik ematea gai honi. Sarrera honetan gaiaren inguruko literatur kopuru handia erabili dugu, baina ez da, ezta gutxiagorik ere, eskuragarri dagoen guztiaren erdia ere.

Ea artikulu honetan zehar gaiaz arduratzen hasten garen!

Lehenik eta behin, erorketen inguruko datu batzuekin hasiko gara, egoera zein den ulertzeko.
Esaterako, ba al zenekien (SAGG, 2004) erorketak istripu bidez gertatzen diren heriotzen lehenengo arrazoia direla 65 urtetik gorakoengan, beraiek kopuru osoaren % 75a direlarik?
Are eta gehiago, 65 urtetik gorakoen herena erortzen da urtero, eta kopuru hau %50era igotzen da pertsona horiek 80 urtetik gorakoak badira (NHS, s.d.) . Gainera, bitxia bada ere, herrialde bakoitzean ehuneko hau oso-oso antzekoa da, eta zenbaki bat gora-behera, berdina izaten da beti.