Gaurko
honetan, teknologia izango dugu aipagai, izan ere, zenbat ate ireki
izan ote dizkigute munduan zehar sortutako hamaika aurrerapen horiek?
Ordenagailurik gabe ezin izango genuen sarrera hau idatzi; internetik
gabe ezin izango genituen munduko gure kideek argitaratutako lanak
irakurri eta guk ere ezingo genizkizuen eskaini; hegazkina zerbait
berria da eta auskalo nola bidaiatuko zuten urrutira duela 100 urte,…
Eta
jakina, gure eguneroko bizitzan beste hainbeste onura ere izan ditugu
teknologiari eskerrak, tartean, gure eguneroko bizimodua erraztu digu
eta arriskuak arindu dizkigu. Horren harira, ariketa fisikoa,
erorketen ebaluazioa eta domotika lirateke gure esparruan eman diren
aurrerapausu nabarmenak, gure ustetan.
Beste
egun batean Manex Garaioren artikulu bat ere zabalduko dugu
domotikaren inguruan, baina momentuz ariketa fisikoa eta erorketen
ebaluazioa aipatuko ditugu.
